Edukira joan

John Kenneth Galbraith

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Kenneth Galbraith

United States Ambassador to India (en) Itzuli

1961 - 1963
Bizitza
JaiotzaIona Station (en) Itzuli1908ko urriaren 15a
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak  (1937 -
HeriotzaCambridge2006ko apirilaren 29a (97 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Catherine Galbraith
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTorontoko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1934) Doktoretza : Nekazaritza-ekonomia
Ontario Agricultural College (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaohorezko doktorea
Tesi zuzendariaGeorge M. Peterson (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Peter Dorner (en) Itzuli
Gustav Fritz Papanek (en) Itzuli
Ayers Brinser (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, diplomazialaria, politikaria, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, idazlea eta enbaxadorea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea  (1939 -  1940)
Office of Price Administration (en) Itzuli  (1941 -  1943)
Fortune  (1943 -  1949)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Mugimenduainstitutional economics (en) Itzuli
Keynesianismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0301764 Allmovie: p420293
Musicbrainz: 5f83e757-d5e2-4da2-8add-9c39428bcf99 Discogs: 3776206 Find a Grave: 14125803 Edit the value on Wikidata

John Kenneth Galbraith, (Iona Station, Ontario, 1908ko urriaren 15a - Cambridge, Estatu Batuak, 2006ko apirilaren 29a), kanadar-estatubatuar ekonomialaria eta diplomatikoa izan zen.

Diplomatikoa, nobelagilea, egunkarietako kronikaria, eta erreferentziazko aholkulari politikoa. Oso kritikoa zen instituzioekin; haren kezka nagusia ez zen teoria ekonomikoa, bazik eta politika ekonomikoak gizartean zituen ondorioak.

1975. urtera arte Harvard Unibertsitatean aritu zen irakasle modura eta lan asko argitaratu zituen. Estatu Batuetako ekonomiari buruzko saiakerak idatzi zituen: American Capitalism (1952, "Ameriketako kapitalismoa"), The Liberal Hour (1960, "Liberalismoaren tenorea"), Money: Whence It Came, Where It Went (1975, "Dirua, nondik heldu eta nora joan zen").

The Affluent Society (1958, "Gizarte oparoa") liburuan, zerbitzu publikoen eta alor pribatuaren arteko desoreka salatu zuen. The Anatomy of Power ("Aginpidearen anatomia") liburuan, aginpidearen ezaugarriei buruzko gogoeta egin zuen. Kennedy lehendakariaren aholkulari izan zen, eta Estatu Batuetako enbaxadorea Indian (1961-63).

Esperientzia koloniala John K. Galbraithentzat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

≪Independizatu berri diren herrietan kolonien aldian bizi izandakoa hartzen dute aitzakia nagusitzat zer edo zer txarto irteten denean. Eta herriotan gauza asko dabil txarto. Beraz, horri dagokionez ere mito sorburu bizia da kolonialismoa. Lehen, mitoak kolonialistek egiten zituzten. Orain kolonizatuek.

Kolonialismoa hil eginda, baina orbainak hortxe dira. Potentzia kolonial izan zirenak herri industril aberatsak dira orain. Haien koloniak izandakoak, berriz, munduko lurrik pobreenak dira. Pobreziaren errua kolonialismoari leporatzen zaio (...). Hori azaltzeko zuzenagoa litzateke bertako porrota aipatzeak, hango gobernu, politiko eta negozio gizonen eta politika ekonomikoaren huts egitea.≫

John K. Galbraith. "Ezbaiaren aroa", 1981.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]