Hitz

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hitza» orritik birbideratua)

Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hitza (argipena)».
Claromontanus kodizea, latinez idatzia, irlandar karakterrekin.

Hitza, berba edo elea hizkuntza baten unitatea da, esanahia daukana eta morfema bat edo gehiagoz osatuta dagoena. Hitz batek erro bat izaten du, eta gainera hizkiak izan ditzake erantsiak. Hitzak erabiliz, esaldi eta perpausak sor daitezke.

Musikaren testuinguruan, hitza abesti baten testua da.

Halaber, hitza agintzen edo promesten den gauza ere da.

Hitza eta hizkuntzalaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalariek arazoak izan dituzte hitzaren esanahia mugatzeko. Zenbaitek hitza baztertu eta, haren ordeza semantema- eta morfema-multzoa proposatu dute. Antoine Meillet hizkuntzalariak zioenez, hitza hots-multzo jakin bat da, esanahi jakina duena, eta gramatikazko erabilera izan dezakeena. Definizioak zehaztasunik ez zuela eta, Meilleti kritika egin zitzaion. B. Trnka hizkuntzalariaren definizioaren arabera, hitza esaldiak elkarren artean bereizteko ahalmena duen zeinu trukagarririk txikiena da.

Hitzak bakunak eta elkartuak; jatorrizkoak eta eratorriak; nagusiak eta osagaiak; beteak edo hutsak; jasoak, arruntak, herritarrak, maileguak eta abar izan daitezke.

Hitz duten euskal esamoldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hitz-aspertu: hizketaldi aski luze eta lasaia.
  • Hitza atxiki: hitzari eutsi.
  • Hitza bete: agindu dena egin.
  • Hitza hautsi, hitza jan: agindu dena ez egin.
  • Hitzaren jabe egon: hitzean egon.
  • Hitzari eutsi: hitzean egon. Emandako hitzari eutsiko diot.
  • Hitz egin: hitzen bidez adierazi.
  • Hitz eginarazi: hitz eragin, mintzarazi.
  • Hitz(-)erdika: laburki, hitz gutxitan; gauzak argi edo osoki edo zuzenean adierazi gabe.
  • Hitz eta pitz: berriketan, hitz eta hitz.
  • Hitzetik hortzera: bat-batean, berehala; etengabe.
  • Hitzezko: hitzen bidezkoa; hitzez esana.
  • Hitz-jario:
    • iz. Asko hitz egiten duenaren jarduna. Ezin atertuzko hitz-jarioa.
    • izond. Asko hitz egiten duena. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara.
  • Hitz(-)mitz: berriketa, jarduna.
  • Hitz(-)mizti: berritsua, ahozabala.
  • Hitz-motel: hitz-totela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]