Joko Handia

Joko Handia (ingelesez: The Great Game; errusieraz: Больша́я игра́) XIX. mendean Britainiar Inperioa eta Errusiar Inperioak Erdialdeko Asia eta Kaukasoko eremua bereganatzeko izan zuten lehia izendatzeko erabili zen izendapena izan zen. Izendapena britainiar zerbitzu sekretuko Arthur Conolly (1807–1842) agenteak sortu zuela aipatu ohi da, Rudyard Kipling idazleak Kim (1901) eleberrian ospetsu bilakatu zuena.
Aldiz, Errusia eta Britainia Handiaren lehia honi errusiarrek Itzalen Txapelketa (errusieraz Турниры тене) deitu zioten. Gaur egun nazioarteko aditueek izendapen hau eta Zulo Beltza izendapena (Brzezinski politologoak sobietarren ondorengo ordena azaltzeko ospetsu bilakatuarazi zuen izendapena) aipatutako eremuan potentzia handiak burututako jarduera izendatzeko erabili ohi dituzte.
« | Joko Handia mundua amaitzean bakarrik amaituko da. | » |
Rudyard Kipling |
Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX. mendearen hasieran Britainiar Inperioa eta Errusiar Inperioaren arteko gatazkarik ez zen aurreikusten, bien eremu edo bateraguneak ez baizuten talkarik egiten. Halere, britainiarren kontrola indiar azpikontinentean erabat finkatu eta errusiar hedapena Erdialdeko Asiara zabaldu zenean, bi inperioen arteko talka jazo zen; talka horren erdigunea Afganistan izan zen.[1]
Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Britainiarren ikuspuntutik, errusiarren Erdialdeko Asiako hedapenak Britainiar Inperioaren "Koroaren Harribitxia" zena bereganatzeko saiakera suposatzen zuen: India. Errusiarren erdialdeko asiar khanerrien jarraieko konskistek britainiarrei errusiarrek Afganistan bidez India bereganatu nahi zutela pentsarazi zien. Asmo hori ekiditeko, 1838an britainiarrek Lehen Anglo-Afganistar Gerra aldarrikatu zuten, Afganistanen britainiarren menpeko gobernu bat jarriz. Erregimen hura ahula izateaz gain, britainiarren babes militarrik gabe mantentzea ezinezkoa zen. 1842an Afganistanean bertaratutako britainiar indarrak afganistarren jazarpen jarraiaren ondorioz bertatik joan beharra izan zuten. Britainiarren atzeraldian, britainiar espedizio indar guztiak sarraskituak izan ziren, William Brydon (1811-1873) medikuaren gudarostea izan ezik, eta honi eta bere soldaduei Indiara itzuli eta Afganistango britainiar espedizio indarren erabateko suntsiketaren berri eman zezan bizirik laga zitzaien.
Britainiarrek jasandako jipoiaren ondorioz Afganistanekiko zituzten gurak bertan behera laga beharra izan zituzten, Estatu Tapoi gisa lagaz. Bitartean errusiarren hedapena etengabea zen eta 1868. urtealdera jada Amu Daria ibaiaren iparraldeko ertzera ailegatu ziren. 1878an Kabulera misio diplomatikoa igorri zuten, horrek britainiarrek Afganistango agintaria zen Sher Ali-k beste britainiar misio diplomatikoa jaso zezan derrigortu izatea ekarri zuen, baina Sher Alik hura atzera bota eta Bigarren Anglo-Afganistar Gerra piztu zen.
Bigarren gerra hau ere britainiarrentzat aurrekoaren hondamendi ia berdina suposatu zuen, 1881an Kabuletik kanporatuak izan baitziren, Abdur Rahman Khan bertako tronuan laga eta hark afganiarren matxinadak kontrolatzeko gai izan zen.
Errusiar zabalkuntzak beste krisi bat sortarazi zuen: 1884ko Panjdeheko gertakaria, bertan errusiar gudarosteek Merv oasia bereganatu zuten, eta ekintza horretan afgandar gudarosteekin borrokatu ziren. Jada errusiar eta britainiarren arteko gatazka gaindiezina zirudienean, azken horiek oasia errusiarrei lagatzea erabaki zuten, jada gauzatutako gertakaria baitzen. Errusiar eta britainiarren arteko akordio hau afganiarren inolako partehartzerik gabe burutu zen, eta haren arabera errusiarrek konkistatutako lurralde urrutikoenak itzuli baina Panjdeh hiriarekin geldituko ziren. Amu Daria ibaian zehar afganiar muga ezarriko zela ere adostu zen, eta horrek lurralde askoren galera suposatzen zuen, bereziki Panjdeh inguruan. Akordio honek XIX. mendean Erresuma Batuak eremu honetan gatazka gehiago izatea ez zuen saihestu ahal izan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Britainiar Inperioa
- Kolonialismoa
- Asiako historia
- Aurkakotasun geopolitikoa
- Diplomazia gertaerak
- Afganistanen kanpo harremanak
- Afganistango historia politikoa
- Afganistango historia militarra
- Indiako historia politikoa
- Indiako historia militarra
- Errusiako historia politikoa
- Errusiako historia militarra
- Errusiar Inperioko politika
- Pakistanen kanpo harremanak
- Pakistango historia politikoa
- Pakistango historia militarra