Jorge Guillén

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge Guillén

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJorge Guillén Álvarez
JaiotzaValladolid1893ko urtarrilaren 18a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMálaga1984ko otsailaren 6a (91 urte)
Hobiratze lekuaMálagako hilerri ingelesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Facultad de Filosofía y Letras (Universidad de Granada) (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Wellesley College
Sevillako Unibertsitatea
Murtziako Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza27ko Belaunaldia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoaolerkigintza

Musicbrainz: abae428a-4576-4722-a710-3369c237cd35 Find a Grave: 7356899 Edit the value on Wikidata

Jorge Guillén Álvarez (Valladolid, Espainia, 1893ko urtarrilaren 18a - Malaga, Espainia, 1984ko otsailaren 6a) 27ko belaunaldiko espainiar olerkaria izan zen. 1976an Cervantes saria eman zioten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle izan zen Espainian, Frantzian, Ingalaterran eta AEBetan, batez ere 1938an atzerriratu zenez geroztik.

Garaiko olerkarien artean, Guillén da klasikoena. Bere belaunaldi kideek ez bezala, ez zuen surrealismoaren eraginik izan. Bere poema bildumek osotasun guztizkoa dute, eta simetriarenganako zaletasun handia.

1968 arteko poemagintza Aire nuestro izeneko bilduman jaso zuen. Hiru liburuz osatua dago bilduma hori: Cántico, Clamor eta Homenaje. Lehenengoan poesia hutsarengandik hurbil dago, eta 27ko belaunaldikoekin lotura argia erakusten du bizitzarenganako jarreran. Clamorren garaiko bizipen historikoekin lotura estuagoa zuen; eta Homenajen, idazleei, idazlanei, eta pertsonaiei buruzko olerkiak bildu zituen batez ere.

1968az geroztik beste liburu batzuk erantsi zizkion Aire nuestro bildumaren argitalpen berriei, besteak beste: Y otros poemas (1973), «Res poética», Sátiras, Epigramas eta Final (1982).

Bere lanetan eragin nabarmena izan zuen Paul Valéryren Le cimitière marin itzuli zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Guillén Aldatu lotura Wikidatan