José Fernández de la Sota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Fernández de la Sota
Bizitza
Jaiotza Bilbo1960  (58/59 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Maria Maizkurrena
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoa olerkigintza
eleberria

Jose Fernandez de la Sota (Bilbo, Bizkaia, 1960) gaztelaniazko idazlea eta kazetaria da. Bederatzi poesia-libururen egile da. Poesiarekin batera saiakera, narratiba eta biografia landu ditu. Egunkari eta irrati desberdinetan kritika literarioa egin du eta sarritan zutabe idazle gisa kolaboratu du, besteak beste, El Mundo, El Correo eta El País (Euskal Autonomia Erkidegoko edizioan) egunkarietan. Literatura arloan Zurgai aldizkariaren kolaboratzaile finkoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatua, baita Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Europarren Diplomatua da ere. Prentsan, gehienetan, Jose F. de la Sota bezala sinatu du. Bere liburuekin sari asko eskuratu ditu: 1988an, esaterako, Eusko Jaurlaritzak antolatu zuen Alonso Ercilla Poesia Saria lortu zuen Te tomo la palabra liburuarekin; obra berarekin Kritika Sarian finalista izan zen. Narratiba arloan Informe Goliat liburuarekin Nadal sariaren finalisten artean egokitu zen. Egile bezala aldizkari literario desberdinetan lan eskerga egin du: Pérgola gehigarrian, Ipar Atea aldizkarian (Maria Maizkurrena egilearekin batera), Boletín de Ficciones y Ancia (Blas de Otero Fundaziokoa)… 1988tik Zurgai poesía aldizkarian erredakzio batzordean dago. Argitaratzaile bezala "Los pliegos del norte" poesia bilduma zuzendu zuen 1997tik 2002ra arte 1994an Renacimiento argitaletxean La gracia del enano poesía liburua atera zuen eta 1997an Hiperion argitaletxean Todos los Santos; azken poesía liburu horrekin 1998an Euskadi Saria eskuratu zuen. Sari bera 2010an lortu zuen Vacilación liburuarekin. Azpimarratzekoa da sari hori gutxitan eman dela poesia arloan eta Fernandez de la Sota bitan lortu duela. Gaur egun Euskal Telebistan, Julio Florrekin batera dokumental eta elkarrizketa saio bat zuzentzen eta aurkezten du, "Capital Cultura" alegia. Maria Maizkurrena idazlearekin ezkonduta, alaba bakarra dute. Ideologikoki beti defenditu du gaztelania beste Euskal Herriko hizkuntza bat dela, euskara eta frantsesa moduan. Haren esanetan, historikoki, Enkarterrian hizkuntza hori herriarena izan da.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1989 Te tomo la palabra.
  • 1994 La Gracia del enano.
  • 1996 Esto no es un soneto.
  • 1997 Todos los santos.
  • 2001 Lugar de paso.
  • 2004 Material de construcción
  • 2005 Cumbre del mar.
  • 2007 Aprender a irse.
  • 2009 Vacilación.
  • 2010 Travesía de Bilbao.
  • 2013 Tiempo muerto.

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1989 Informe Goliat (eleberria).
  • 1997 Elefantes Blancos (narrazio liburua).
  • 1998 Negrita con diamantes (narrazioa).
  • 2005 Suerte de perro y otras historias (narrazio liburua).
    • La biblioteca férrea (narrazioa).

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1993 Bilbao (Júcar argitaletxean argitaratutako hiri-gida)
  • 1998 Bilbao puente hacia el siglo XXI - Bilbao XXI menderako bidea.
  • 2000 Bilbao, literatura y literatos.
  • 2009 Juan Larrea. Versión terrestre (biografía).
  • 2011 Travesía de Bilbao.
  • 2013 Tiempo muerto (historias de escritores un poco raros). Pablo Galloren marrazkiekin.
  • 2014 Juan Larrea (El hombre al que perseguían las palomas). Gallo Negro bilduma. Bilbo: El Gallo de Oro argitaletxea, 2014. 441 or. ISBN 978-84-942445-8-2.[1]
  • 2016 Aurelio Arteta. Los trabajos y los días. "Bilbainos Ilustres" bilduma, Bilbo 700 Fundazioa.

Antologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]