José Joaquín de Herrera
| José Joaquín de Herrera | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1844ko abenduaren 6a - 1845eko abenduaren 30a ← Valentín Canalizo - Mariano Paredes y Arrillaga →
1844ko irailaren 12a - 1844ko irailaren 21a ← Antonio López de Santa Anna - Valentín Canalizo →
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Perote (en) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Tacubaya (en) | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||
| Gradua | jeneral | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | Alderdi Liberala | ||||||
José Joaquín Antonio Florencio de Herrera y Ricardos ( Xalapa, 1792ko otsailaren 23a - Tacubaya, 1854ko otsailaren 10a ), José Joaquín de Herrera izenarekin ezaguna, militar eta politikari liberal moderatu bat izan zen, hiru aldiz Mexikoko Presidentearen kargua bete zuena; pertsonaia erabakigarria izan zen Estatu Batuek Mexikon 1846 eta 1847 artean egindako interbentzioan, baita gatazkaren ondorengo herrialdearen berreraikuntzan ere.
Hasierako urteak eta heziketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrera Xalapan jaio zen, Veracruz estatuan, 1792ko otsailaren 23an, eta egun berean bataiatu zuten José Joaquín Antonio Florencio izenarekin. José Rafael Herrera del Campo eta Ana Apolinaria Ricardos Iberri-ren arteko ezkontzatik jaiotako sei seme-alabetatik bosgarrena izan zen. Herreraren anai-arrebak Francisco de Paula, Rafael Antonio, Antonio Maria, Maria del Rosario eta Maria Juana izan ziren.