José María Llaneza
Appearance
José María Llaneza Zabaleta (La Pola de Gordón, 1900 - ?) espainiar meatze-ingeniari eta politikari kontserbadorea izan zen, Barakaldoko alkatea eta Arabako gobernadore zibila izandakoa.
Titulua bereganatu ondoren, 1913 eta 1923 artean Mieresen lan egin zuen. 1923an Labe Garaietan lanpostua eskuratu zuen eta Barakaldora joan zen. Elkarte Tradizionalistaren kidea, gerran matxinoen alde borrokatu zuen eta, ondoren, Barakaldoko alkate izendatu zuten.[1] Gero Arabako gobernadore zibila izan zen.