Jose Luis Orbegozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Luis Orbegozo
Bizitza
JaiotzaDonostia1929ko irailaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2010eko urtarrilaren 17a (80 urte)
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Jose Luis Orbegozo Balzola (1929ko irailaren 2a, Donostia, Gipuzkoa2010eko urtarrilaren 17a,[1]
Donostia, Gipuzkoa) euskal enpresaburu bat izan zen. 1967 eta 1983 bitartean Errealako presidentea izan zen, hots, talde txuri-urdinaren urrezko aroaren presidentea izan zen.

Bere agintepean Errealak bere historia osoko urterik loriotsuenak bizi izan zituen: bi Liga Txapelketa irabazi (1980-1981 eta 1981-1982), Ligako Txapeldunordetza bat (1979-1980) eta Superkopa bat (1982) bereganatu zituelarik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik Realeko bazkide,1966an zuzendaritzan sartu zen diruzain Antonio Vega de Seoaneren agintaldian. 1967an, Lehen Mailara igo ondoren, presidente izendatu zuten arte.

Bere agindupean, Reala lehen mailan finkatu zen, lehen aldiz Europako lehiaketetarako sailkatu zen eta bere urterik loriatsuenak Ligako bi titulu eta Superkopa batekin bizi izan zituen.

Harrobiaren aldeko apustuaren defendatzaile sendoa izan zen, eta, presidente zela, Reala Gipuzkoako lurralde osora zabaldu zen.

1983an Iñaki Alkizak ordezkatu zuen Lehendakaritzan, eta Donostiako klubaren urrezko domina jaso zuen.

Gipuzkoako hiriburuan hil zen, 80 urte zituela, garuneko infartu baten ondorioz, Real Sociedadeko partida bat ikusten zuen bitartean. Haren hileta Donostiako Artzain Onaren katedralean izan zen, eta bertara joan ziren 2009-2010 denboraldiko eskuadra txuriurdin guztiak, baita erakundeko azken presidente eta buruzagiak ere, baita garai guztietako jokalari mitikoak ere, hala nola Gorriz, Periko Alonso o López Ufarte.[2]

Zubietako instalazioen eremu nagusiak (Z-1), Reala biltzen duenak, José Luis Orbegozo izena hartu du 2010az geroztik, presidente honen omenez. Eremu hau 1980an inauguratu zuen Orbegozok, eta Realaren estadio berria eraiki nahi izan zuen Zubietan. Proiektuak diru-laguntza bat jasotzen zuen 1982ko Munduko Futbol Txapelketarako egoitza gisa eremu berria erabiltzeagatik, baina hori ez zen gertatu Udalaren oposizioagatik. Donostia Munduko Futbol Txapelketarako egoitza izateari utzi ondoren, proiektua gelditu egin zen, eta eremu hori, obrak hasita zeudenez, entrenamendu-eremu eta Realaren kirol-hiri bihurtu zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]