Alberto Ormaetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alberto Ormaetxea

Bizitza
JaiotzaEibar1939ko apirilaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2005eko urriaren 28a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Eibar KE1958 / 1959
Eibar KE1959 / 1960
Real Sociedad B1959 / 1962290
Real Sociedad1962 / 19742392
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Lantokia(k)Donostia

Alberto Ormaetxea Ibarluzea (Eibar, 1939ko apirilaren 7aDonostia, 2005eko urriaren 28a) futbol jokalari eta entrenatzailea zen, Errealarekin batik bat.

Hain zuzen ere, Errealeko inoizko entrenatzailerik hoberena da, estatistika hoberenak lortu baitzituen, tartean taldeak dituen Espainiako futbol liga txapelketa biak irabaztea, Espainiako Superkopa. Halaber 1983an Europako Kopan final-erdietara iritsi zen, nazioarteko txapelketa batean taldeak daukan markarik onena izanda. Eskultura bat jarri zioten Anoetako estadiokoko kanpoaldean.

Jokalaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an hasi zen S.D. Eibar taldean. 1962an Real Sociedadera jo zuen. Talde donostiarrean jokatu zuen 1974. Urtera arte. 1967an bigarren mailatik lehenengora igo zen Reala bera jokalari zela.

Entrenatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an hasi zen Rafael Iriondo, Andoni Elizondo eta Jose Antonio Irulegiren laguntzaile lanetan. 1978-1979 denboraldian hau zuen bere gain lehen taldeko entrenatzaile lanaren erantzukizuna, 1984-1985 denboraldia amaitu arte. Ondoren Alacanteko Hércules Club de Fútbol taldean aritu zen.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile estatistikak Errealean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Partida jokatuak 324
  • Partida irabaziak 157
  • Partida berdinduak 87
  • Partida galduak 80
  • Aldeko golak 451
  • Kontrako golak 280

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]