Jose Luis Bilbao Mentxaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Luis Bilbao Mentxaka
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Luis Bilbao Menchaca
JaiotzaErandio1921eko irailaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2014ko urtarrilaren 28a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1943 / 19536313
Athletic1943 / 19514613
Real Sporting de Gijón1951 / 1953160
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
aurrelaria

Jose Luis Bilbao Mentxaka, ezizenez Bala Beltz (Erandio, Bizkaia, 1921eko irailaren 8a - Bizkaia, 2014ko urtarrilaren 28a[1]) euskal herritar futbolari bat izan zen. Bere ibilbide profesional gehiena Athletic Klubean jokatu zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan lehenbiziko partidua Real Zaragoza futbol taldean jokatuz izan zen, bertan bi denboraldietan jardun zuelarik, 1939-1940 eta 1940 eta 1941.

Handik Athletic Klubera joan zen, 1941eko urriaren 12an talde honekin lehenbiziko partidua jokatu zuelarik, Real Madrilen aurka, bizkaitarrek 1-0 irabaziz. Berehala, bere abiadura eta azal beltzaranaren ondorioz Bala Beltz ezizena jaso zuen.

1941-1942 eta 1951-1952 denboraldien bitartean Athletic Klubean jokatu zuen. Hegalean jokatu ohi zuen futbolari fin, azkar eta kementsua izan zen, baina zoritxarrez garai hartan Piru Gainza futbolari ospetsuak postu horretan jokatzen zuenez, Bala Beltzak Athletic Kluban jardun zituen 10 denboraldietan zehar ordezko gisa jokatzera derrigortua egon zen. Athletic Klubarekin 68 partidu jokatu zituen, 53 Ligakoak eta 15 Espainiako Futbol Errege Kopakoak, denera 15 gol sartuz. Ligako txapelduna behin izan zen (1942-1943) eta Errege Kopa lauetan irabazi zuen (1942-1943, 1943-1944, 1944-1945 eta 1949-1950). 1950eko urriaren 12an Athletic Klubarekin bere azken partidua jokatu zuen, hain zuzen ere, Reial Club Deportiu Espanyol kataluniar taldearen aurka.

Hainbat futbol talde ezberdin kontratatzeko asmoz bere atzetik ibili eta hamar urtez bere postuan jokatu ohi zuten Irindo, Zarra eta Gainza futbolarien ordezkoa izan ondoren, azkenean Sporting de Gijon asturiar taldeak kontratatu zuen, Asturiasen bere futbolari ibilbide profesionalari amaiera eman ziolarik.

2014ko urtarrilaren 28an 92 urterekin zendu zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]