Jose Maria Salaberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Maria Salaberria
Jose maria salaberria 01.png
Bizitza
Jaiotza Vinaròs1873ko maiatzaren 8a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Donostia1940ko martxoaren 28a (66 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Amalia Galarraga
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, autorea eta kazetaria
Jasotako sariak
Kidetza Union Ibero-Americana

Jose Maria Salaberria Ipenza (Vinaroz, Castelló, 1873ko maiatzaren 8a - Donostia, 1940ko martxoaren 28a). Erregenerazionismoko, Espainian garatu zen intelektualen mugimenduko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau urte zituela Donostiara etorri zen bizitzera, bere familiaren jatorria hemengoa baitzen eta bere aita Igeldoko faroan lan egitera bidali zutelako. Peñaflorida kaleko eskola publiko batean ikasi zuen eta lehenengo ikasketa hauek burututa, hamairu urterekin, bere familia laguntzera dedikatu zen. Marrazketa eskola batean gauez ikasi zuen delineatzailearen lanbidea. Oposizioen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundian lana lortu zuen. [1] Espainian eta Amerikan hainbat lanbide izan zituen. 1940an hil zen. Haren omenez Donostiak haren izena eman zion kale bati, Amarako auzoan, 1957ko martxoaren 6an. Horrez gain, monumentu bat du Alderdi Ederren, haren jaiotzaren mendeurrena betetzean eraikia. [2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztea zela bere jakinminak Amerikara bidaiatzera bultzatu zuen eta bere lehenengo urrats literarioak 15 urterekin eman zituen. Bere bidaiek oinarri izan ziren bere obra literarioran.

Bere lehenengo artikuluak Basconia (1898) eta Martintxo (1895), Euskal Erria eta estatuko beste aldizkarietan argitaratu zituen. Publizista nekaezina, bere produkzioa oso handia da, ABCn, La Vanguardian, Diario Vascon eta Buenos Aireseko La Nación argitalpenetan azaldu zirelarik, batez ere. Beraren artikuluak politika, gerra kronikak (Méxiko, Europa, Maroko), paisaia eta kritika literarioari buruz dira. Bere ideologia liberala, Donostiako La Voz de Guipuzcoa egunkarian agertzen da, batez ere.

Eleberrien artean, aipatzekoak dira Vieja España (1907), Nicéforo el Bueno (1909), La Virgen de Aránzazu (1909) eta El Muchacho español (1938).

Bere bidaia liburu aipagarrienak: Tierra Argentina (1910), España vista desde América (1914) eta Viaje a Mallorca (1920).

Saiakeren artean El Perro Negro (1906), Alma vasca (1920) eta Santa Teresa (1921) aipa daitezke

Berak idatzitako biografia batzuk hauek dira: Bolívar (1930) Iparraguirre, el último bardo (1932) San Ignacio eta Martín Fierro (1934). [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Felix Elejalde Aldamar, 1984: Amara Berri y sus calles. Edita Asociación de Padres de Alumnos del Colegio Público Amara Berri
  2. Sada, Javier Mª 2002: Donostiako hiriaren historioa bertako pertsonaien bidez
  3. Ainhoa Arozamena Ayala. José María Salaverria Ipenza. Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/au1930namendi/120365#1

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]