Erregenerazionismo
Erregenerazionismoa ala Onbideratzea XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Espainian garatu zen intelektualen mugimendua izan zen, orduko Espainiaren gainbehera aztertu eta horri buelta emateko politikak proposatzen zituena. 98ko Belaunaldiaren giro berean sortu zen eta literatura mugimendu horrekin maiz parekatu da, baina 98ko Belaunaldikoek ikuspuntu literario eta subjektibo batetik jardun zuten bitartean, erregenerazionistak egoeraren azterketa historiko, politiko eta soziala egin zuten.
Aurrekariak eta Joaquín Costa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Costa mugimendu honen pertsonalitate nagusia izan zen, modu batez haren liderra. Bere liburuek (Colectivismo agrario en España (1898) eta Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno en España (1901)) garaiko mundu intelektual espainiarra astindu zuen. Haren ikurritz nagusiak, bere pentsamenduaren laburpena eta erregenerazionisten artean topikoa, hau zion: «Escuela, despensa y doble llave al sepulcro del Cid» (euskaraz: Eskola, janaritegi eta Ciden hilobiari giltz bikoitza eman).
Dena dela, Costa aurretik beste egileek oinarriak jarri zituzten:
- Lucas Mallada, Los males de la patria y la futura revolución española (1890) liburuaren egilea.
- Ricardo Macías Picavea, El problema español liburuaren egilea.
- Francisco Giner de los Ríos eta hark zuzentzen zuen Institución Libre de Enseñanza. Giner de los Ríosek, Krausismo pentsamenduan oinarrituta, analfabetismoaren aurka eta aldaketa pedagogikoen aldaketaren beharraren alde aritu zen.
Erregenerazionismo barruan ideologia oso desberdinetako pertsonak aurkitzen ziren: liberalak, kontserbadoreak, errepublikaren aldekoak...[1]
Intelektual erregenerazionistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José María Salaverría (1873–1940), 1907an Vieja España liburua plazaratu zuen.
- Benito Pérez Galdós
Politikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francisco Silvela, kontserbadorea, 1898ko abuztuaren 16an «Sin pulso» artikulu ospetsua Kolonbiako El Tiempo egunkarian argitaratu zuen.
- Antonio Maura
- Santiago Alba, liberala
- José Canalejas, liberala
- Manuel Azaña, liberala
Pentsalariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pentsalariek erregenerazionismoaren oihartzuna ia 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren hasiera arte eraman zuten:
- Juan Pío Membrado Ejerique
- Julio Senador Gómez
- Constancio Bernaldo de Quirós
- Antonio Rodríguez Martín
- Luis Morote
- Ramiro de Maeztu
- Pere Corominas
- Adolfo Posada
- Basilio Paraíso Lasús
- Francisco Rivas Moreno
- José Ortega y Gasset
Militarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Miguel Primo de Rivera diktadorea bere onerako interpretatu zuen erregenerazionismoa, manipulatuz.
Erregenerazionismoren aldizkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intelektual erregenerazionistek haien ideiak zabaltzeko aldizkari desberdinak erabili zituzten:
- Revista Contemporánea: 1875tik 1907 arte. José del Perojok sortu zuen eta lehendabizikoa izan zen. Kolaboratzaileen artean asko Institución Libre de Enseñanzakoak ziren: Rafael Altamira, Julián Sanz del Río, Rafael María de Labra eta Urbano González Serrano.
- La España Moderna: 1889tik 1914 arte. Sortzailea José Lázaro Galdiano. Haren asmoa Frantziako Revue de Deux Mondes eredua jarraitzea zen. Ideologikoki joera europeista zuen. Beste askoren artean Ramiro de Maeztu eta Miguel de Unamuno idatzi zuten aldizkari horretan.
- Nuevo Teatro Crítico. Emilia Pardo Bazán ia idazle bakarra zen. Hedabide horretan Pardo Bazánek europeismori eta feminismoari buruzko ideiak zabaldu zituen.
Beste aldizkari batzuk sarritan jaso zituzten erregenerazionisten ideiak eta proposamenak:
- Germinal, Joaquín Dicentak zuzenduta. Betiko baloreen aurrean aldizkari honek jarrera inkonformista erakusten zuen.[2]
- Vida Nueva. 1898tik 1900 arte. Aurrekoaren nahiko gertu zegoen ideologikoki.[3]
- Alma Española. Bakarrik sei hilabete iraundu zuen. Espainaren etorkizunari buruzko inkesta bat argitaratu zuen eta horrek eragin handia izan zuen. Kolaboratzaileen artean hauek aipatu ditzakegu: Francisco Silvela, Eduardo Dato, el Conde de Romanones, Pedro Dorado Montero, Santiago Ramón y Cajal, Miguel de Unamuno, Pablo Iglesias, Vicente Blasco Ibáñez, Joaquín Costa, Francisco Giner de los Ríos.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
- ↑ Pérez de la Dehesa, Rafael, El grupo Germinal: una clave del 98. Taurus, Madril, 1970, 44 or.
- ↑ Granjel, L. S. La generación literaria del noventa y ocho. Anaya, Salamanca, 1966, 147 or.
- ↑ Mateos y de Cabo, Oscar. “Las bases de un nuevo concepto moderno de nacionalismo español de Joaquín Costa”. Anales de la Fundación Joaquín Costa, 25.zk., 2008, 122-123 or.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erregenerazionismoaren ezaugarriak.
- (Gaztelaniaz):Erregenerazionismoa Gran Enciclopedia Aragonesan.
- (Gaztelaniaz):Erregenerazionismoaren pentsamendua.