Joseba Díez Antxustegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Díez Antxustegi
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko legebiltzarkidea

2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko legebiltzarkidea

2019ko ekainaren 15a - 2020ko otsailaren 11
Ana Isabel Oregi Bastarrika
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
Bizitza
JaiotzaAraia1992ko urriaren 11 (28 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2010 - 2014) : Zuzenbidean lizentziatua
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, futbol atezaina eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alavés2010 / 2011
 
Posizio edo espezialitateaatezaina
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

Joseba Díez Antxustegi (Araia, 1992ko urriaren 11), Euskal Herriko abokatu eta, 2019. urtetik aurrera, Euzko Alderdi Jeltzaleko Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da.[1] Bere gaztaroan, Deportivo Alavés B futbol-taldeko atezain izan zen ere.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin EAJko kide bihurtua,[1] Zuzenbide Gradua egin zuen 2010 eta 2014. urteen artean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ostera, 2014-2015 urteen artean abokatutzara sartzeko gaitzen duen ikastaro ofiziala egin zuen Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsuan (AAEO). 2016. urtetik aurrera, eta hiru urtez, Gasteizko Udalaren zuzenbide-aholkularitzako aholkulari modura jardun du ere. 2019ko ekainaren 15tik aurrera, azkenik, EAJko Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos talde parlamentarioko legebiltzarkide da.[3]

2012-2016. urteen artean, halaber, EGI Arabako Herrialde Batzarreko kide izan da.[3]

2016ko otsailetik aurrera, gainera, finantza-erakunde batean dihardu eta, bere denbora librean, Deportivo Alavés-eko talde jubenil bateko entrenatzaile da ere.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b EAJ-PNV. «Joseba Díez - Eusko Legebiltzarrako hautagaia - EAJ - PNV» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
  2. «Joseba Díez - Ex-Deportivo Alavés B :: La Web del Fútbol Modesto ::» www.lapreferente.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  3. a b «Eusko Legebiltzarra - Legebiltzarkideak eta organoak - Norberaren fitxa» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  4. Batzar, Euzkadi Buru. «Gure Legebiltzarkideak Joseba Díez» Eusko Legebiltzarra (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).