Josef Jungmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josef Jungmann

Rector of Charles University (en) Itzuli

1840 - 1840
Bizitza
JaiotzaHudlice1773ko uztailaren 16a
Herrialdea Austriar Inperioa
BizilekuaBirthplace of Josef Jungmann (en) Itzuli
Lehen hizkuntzatxekiera
HeriotzaPraga1847ko azaroaren 14a (74 urte)
Hobiratze lekuaOlšanyko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Johanna Jungmannová (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolina
Hizkuntzakalemana
ingelesa
frantsesa
latina
txekiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, lexikografoa, hizkuntzalaria, poeta, itzultzailea, pedagogoa, irakaslea, filologoa, historialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Pragako Unibertsitate Karolina
Jasotako sariak
KidetzaTowarzystwo Naukowe Krakowskie (en) Itzuli

Find a Grave: 148735214 Edit the value on Wikidata

Josef Jungmann (Hudlice, 1773ko uztailaren 16a - Praga, 1847ko azaroaren 14a) txekiar olerkari, itzultzaile eta hizkuntzalaria izan zen.

Aita bohemiar-alemaniarra eta ama txekiarra zituen semea, eta haurtzaroan txekieraz eta alemanez hitz egiten zuen. Gaztetan apaiz izan nahi zuen, baina filosofia eta zuzenbidea ikasi zituen. 1799tik aurrera Litoměřiceko institutu batean irakasle izan zen eta 1815ean Pragara joan zen, non txekiera irakasle izan zen 1845era arte. 1817an filosofia eta matematikako doktoretza jaso zuen. Arte Fakultateko dekanoa izan zen 1827 eta 1838an. 1840an Pragako Unibertsitate Larilinoko errektore izendatu zuten.

Txekiar berpizkunde nazionaleko figura nabarmena izan zen, eta Josef Dobrovskýrekin batera txekierazko hizkuntza modernoaren sortzailea. Txekieraz idatzi zituen bere lanak eta txekierara itzuli zituen liburuak. Lan nagusia bost liburukiko hiztegi txekiera-alemana da. Bertan, txekieraren hiztegi modernoaren oinarriak jarri zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antibohemia, 1814
  • Historie literatury české aneb Soustavný přehled spisů českých, s krátkou historií národu, osvícení a jazyka, 1825
  • Krok
  • Nepředsudečné mínění o české prozódii, 1804
  • O jazyku českém, 1806
  • O klasičnosti literatury a důležitosti její
  • Oldřich a Božena, 1806
  • Rozmlouvání o jazyku českém
  • Slovesnost aneb Sbírka příkladů s krátkým pojednáním o slohu, 1820
  • Slovník česko-německý, 1834–1839 (5 dílů)
  • Slovo ke statečnému a blahovzdělanému Bohemariusovi, 1814
  • Zápisky, 1871

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]