Josep Piera
| Josep Piera | |
|---|---|
(1980) | |
Ahotsa | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Beniopa (en) |
| Heriotza | Gandía, 2026ko apirilaren 5a (78 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Marifé Arroyo (1972 - 2026) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | katalana gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria, itzultzailea eta literatura-kritikaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila Associació d'Escriptors en Llengua Catalana |
Josep Piera i Rubió (Beniopa, gaur egungo Gandia, 1947ko maiatzaren 30a - ibidem, 2026ko apirilaren 5a) idazle eta poeta valentziarra izan zen, valentzieraz lan egiten zuena[1][2]
Oso egile emankorra izan zen, eta arlo asko jorratu izan zituen. Mediterraneoko bazterrak ondo ezagutu zituen, eta arabiera eta italiera ere ikasi izan zituen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magisteritzan diplomatua; poeta moduan, Carn fresca[3][4] valentziar poeta gazteen bilduma kolektiboan parte hartzen hasi zen. Bete-betean sartu zen 70eko belaunaldia izeneko mugimenduan[5][6], eta Cairell literatur aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Hainbat kolaborazio argitaratu zituen beste literatur argitalpen batzuetan (Eccema, Caràcters) eta eguneroko prentsan (Avui, Levante-EMV). Haren liburuek, bai bertsoz eta bai prosaz, sari garrantzitsuenak jaso zituzten katalan literaturaren alorrean, hala nola poesiako Carles Riba edo narratibako Josep Pla sariak[7].
Narrazio autobiografikoa landu zuen oparo, Mediterraneoan zehar egindako bidaia ugarietako esperientzietan inspiratu zen —egonaldi luzeak egin zituen Grezian, Italian eta Marokon—, bai eta Drovako paisaietan (Barx) ere, non txikitan udak pasatzen zituen eta 1974tik aurrera kokatu zen. Ausiàs March eta San Francisco de Borja pertsonaien biografiak ere argitaratu zituen. Arabiar poesiarekiko zuen interesaren emaitza dira al-Àndalus-eko ekialdeko zenbait poetaren katalanezko bertsioak, eta bereziki Ibn Khafaja-renak. Sandro Penna poeta italiarra ere itzuli zuen. Eta beraren lan batzuk gaztelaniara, ingelesera eta italierara itzuli dira.
Kultur animatzaile gisa, azpimarratzekoak dira Tirant-en urteko jardueren zuzendaritza (Tirant lo Blanc argitaratu zeneko 500. urteurrena) eta Tres i Quatre argitaletxearen argitalpenen zuzendaritza. 1972an, Marifé Arroyo pedagogoarekin ezkondu zen, eskola publikoan valentziera txertatu zuen lehenengo pedagogoetako bat.[8]
1976an argitaratu zuen lehen poema liburua, Renou: la pluja ascla els estels, eta bi urte geroago, El somriure de l'herba. 1991n, Dictats d'amors (Poesia 1971-1991) bilduman argitaratu zituen bere poemak. Ondoren, En el nom de la mar (1999), El jardí llunyà (2000) eta Cants i encants (2004) argitaratu zituen. Bere lehen eleberria –geroxeago lehen pertsonan egindako narrazioa aukeratuko zuen generotzat– Rondalla del retorn (1977) izan zen. Bere liburuek, nolabait kontakizun intimistaren eta memorien artean mugitzen baitira, askotan bidaiak deskribatzen dituzte eta, aldi berean, gizakiaren natura intimoena arakatzen dute: El cingle verd (1982), Estiu grec (1985), Un bellíssim cadàver barroc (1987), Ací s'acaba tot (1993), Seduccions de Marràqueix (1996) eta A Jerusalem (2005). 2001ean, Jo sóc aquest que em dic Ausiàs March argitaratu zuen, XV. mendeko valentziar poeta handiaren biografia literarioa. Bere azken liburua, Puta posguerra (2007), El temps feliç, lanaren jarraipena da, 2001ean argitaratu zituen memorietatik abiatzen dena. Sari asko jaso zituen, besteak beste: Carles Riba poesia saria, Trasto eta Josep Pla prosa sariak[9] eta Letra Katalanen Ohorezko saria.
2008an, La Aiguadolç aldizkariak zenbaki monografiko bat eskaini zion, eta 2011n, Acadèmia Valenciana de la Llengua erakundeak omenaldi bat egin zion, bere lana ikertu duten hainbat adituk parte hartu zuten jardunaldi batean[10]. Institut d'Estudis Catalans erakundeko Filologia Saileko kidea da.
2020an, Kataluniako Letren Erakundearen literatur sorkuntzarako beketako bat jaso zuen, Memorias setanteres proiekturako.
Katalanezko Idazleen Elkarteko eta PEN Clubeko Zentro Katalaneko presidenteordea ere izan zen. 1991n, Kataluniako Generalitateak Sant Jordiren Gurutzea eman zion. 2010ean, Gandiako Udalak Gandiako Seme Kutun izendapena ematea erabaki zuen. 2023an Letra Katalanen Ohorezko saria jaso zuen[11].
2025eko otsailean Ací s'acaba tot liburuaren berrargitalpen berrikusia kaleratu zuen, ordurarte argitaratu gabeko epilogo batekin, Cap de brot edicions argitaletxean. Hura izan zen Letra Katalanen Ohorezko saria jaso zuenetik argitaratu zuen lehen liburua eta, berak baieztatu bezala, berrargitalpen hark Siziliarako bidaia biziberritu zion eta, aldi berean, aukera eman zion berridazketa lanari ekiteko eta, ondorioz, bera gaztetzeko ere[12].
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1976 Renou: la pluja ascla els estels
- 1978 Presoners d'un parèntesi
- 1979 Crits baden la tarda melodiosa
- 1980 El somriure de l'herba
- 1980 Esborranys de la música
- 1981 Mel-o-drama
- 1981 Brutícia
- 1983 Poemes de l'orient d'Al-Andalus
- 1985 Maremar
- 1987 Antologia
- 1991 Dictats d'amor (poesia 1971-1991)
- 1993 En blau
- 1999 En el nom del mar
- 2004 Cants i encants
Istorio laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur eta gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) «S'ha mort Josep Piera, figura cabdal de la literatura valenciana i Premi d'Honor de les Lletres Catalanes» VilaWeb (kontsulta data: 2026-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2026-04-05). «Fallece el poeta y escritor valenciano Josep Piera a los 78 años» El País (kontsulta data: 2026-04-10).
- ↑ (Katalanez) Iborra, Josep. (1995). La trinxera literària, 1974-1990: estudis sobre literatura Catalana al país Valencià. Universitat de València ISBN 978-84-7826-626-5. (kontsulta data: 2026-04-10).
- ↑ (Katalanez) Broch, Àlex. (2007). Sobre poesia catalana. Proa ISBN 978-84-8437-081-9. (kontsulta data: 2026-04-10).
- ↑ (Katalanez) La nova poesia catalana. Península ISBN ISBN 978-84-297-1598-9..
- ↑ (Katalanez) Les darreres tendències de la poesia catalana (1968-1979). Barcelona: Laia, 77 or. ISBN 9788472229259..
- ↑ (Katalanez) 3CatInfo. (2026-04-05). «Mor el poeta valencià Josep Piera, una de les veus més destacades de la literatura catalana» 3CatInfo (kontsulta data: 2026-04-10).
- ↑ (Katalanez) «Biografia nova Josep Piera | Associació d'Escriptors en Llengua Catalana» www.escriptors.cat (kontsulta data: 2026-04-10).
- ↑ (Katalanez) llull, fundaci� ramon. «Poetarium : Poetarium» poetarium.llull.cat (kontsulta data: 2026-04-10).
- ↑ [http:/www.avl.gva.es/va/publicacions/Col-lecci---Actes-/Actes-de-la-II-Jornada-sobre-els-Escriptors-Valencians-Actuals--br-Josep-Piera--Val-ncia--2011 «Actes de la II Jornada sobre els Escriptors Valencians Actuals.
Josep Piera. València, 2011 | Publicacions | Acadèmia Valenciana de la Llengua»] www.avl.gva.es (kontsulta data: 2026-04-10). - ↑ (Katalanez) M.Ferrando. «Josep Piera, 55è Premi d'Honor de les Lletres Catalanes - 01 març 2023» El Punt Avui (kontsulta data: 2026-04-10).
- ↑ (Katalanez) CCMA. Telenotícies - Reediten "Ací s'acaba tot", un llibre de viatges de l'escriptor Josep Piera - 3Cat. (kontsulta data: 2026-04-10).