Joseph-Louis Lagrange

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joseph-Louis Lagrange
Лагранж.jpg
member of the Sénat conservateur

Bizitza
Jaiotza Turin1736ko urtarrilaren 25a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1813ko apirilaren 10a (77 urte)
Hobiratze lekua Parisko Panteoia
Familia
Ezkontidea(k) Vittoria Conti
Hezkuntza
Tesi zuzendaria Leonhard Euler
Giovanni Battista Beccaria
Doktorego ikaslea(k) Joseph Fourier
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k) Joseph Fourier
Siméon Denis Poisson
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, astronomoa, fisikaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Turin eta Paris
Jasotako sariak
Influentziak Leonhard Euler
Kidetza Royal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Erret Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia

Joseph-Louis Lagrange (Giuseppe Lodovico Lagrangia jaioa; Turin, 1736ko urtarrilaren 25a - Paris, 1813ko apirilaren 10a) italiar eta frantziar jatorriko matematiko eta astronomoa da, analisi matematikoan, mekanika klasikoan eta zerutiar mekanikan ekarpen nabarmenak egin zituena. Garrantzitsua da bere Mécanique analytique liburuan.

1755. urteaz geroztik irakasle izan zen Turinen eta 1766. urtean Berlingo Akademian Euleren ordez sartu zen; harekin batera ikerketa lan garrantzitsuak egin zituen matematikaren arlo askotan. Mekanika teorikoan oinarrizkotzat hartzen diren ikerketak ere egin zituen, besteak beste. Aldakuntzen kalkuluan, zenbakien teorian, aljebran eta probabilitateen kalkuluan egin zituen ikerketak halaber garrantzi handikoak dira. Aipagarria da 1788. urtean fisika teorikoari buruz idatzi zuen Mécanique analytique liburua.

Lagrangeren funtzioa (L)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mekanika teorikoan, energia zinetikoaren (T) eta potentzialaren (V) arteko diferentzia adierazten duen funtzioa da: L=T-V. Koordenatu orokortuen funtzioan adierazten da.

Lagrangeren ekuazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mekanika analitikoaren oinarrizko ekuazioak dira. Partikula sistema baten energia zinetikoa (T), koordenatu orokortuak (qi), indar orokortuak (Qi) eta denbora (t) erlazionatzen dituen ekuazioak dira. Sistemaren askatasun gradu bakoitzeko ekuazio bat izaten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph-Louis Lagrange Aldatu lotura Wikidatan