José Joaquín de Olmedo
Itxura
José Joaquín Eufrasio de Olmedo y Maruri (Guayaquil, 1780ko martxoaren 20a - ib., 1847ko otsailaren 19a) Ekuadorko olerkari eta politikaria izan zen. Guayalquilgo Probintziaren ordezkari izan zen Cádizko Gorteetan (1811-1816). Gero, Guayaquilgo Gobernu Batzordeko lehendakari hautatu zuten (1820-1822), eta Peruko Biltzar Konstituziogilean esku hartu zuen diputatu gisa (1823). Peruko ordezkari izan zen Frantzian eta Ingalaterran (1825-1828), eta gero, Ambatoko Biltzar Konstituziogileko buru (1835).
Bestetik, olerkari ere izan zen; hala, Quintanaren eta erromantizismo aurreko idazleen eragina izan zuen. Olmedoren obra aipagarri batzuk: La victoria de Junín: Canto a Bolívar (1825), Obras poéticas (1848) eta Poesías inéditas (1861).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Joaquín de Olmedo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Ekuadorko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |