José Manuel Romay Beccaría
José Manuel Romay Beccaria (Betanzos, Coruña, Galizia, 1934ko urtarrilaren 18a) galiziar abokatu eta politikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santiagoko Unibertsitatean eskuratu zuen Zuzenbideko lizentzia, sari bereziarekin, eta, ondoren, Kiel eta Heildelbergeko unibertsitateetan sakondu zituen ikasketak. 1963tik 1966ra, Osasun Ministerioko idazkari nagusia izan zen, eta, 1974an, Gobernu Lehendakaritzaren idazkariorde izendatu zuten.
1982an, Galiziako lehenengo autonomia-gobernuko lehendakariorde egin zuten. Urte hartako hauteskunde orokorretan, Alianza Popular (AP) alderdiko diputatu hautatu zuten, eta kargu horretan berretsi zuten 1986an eta 1989an. 1989an, bestalde, bere alderdiko lehendakari probintzial (1994an berretsi zuten) eta zuzendaritza-batzorde nazionaleko kide hautatu zuten. Coruñako zinegotzi, Probintzia Diputazioko lehendakari eta APko lehendakariorde nazional izatera iritsi zen 1987an. 1990ean, Galiziako Xuntako conselleiro edo sailburu izendatu zuten, eta 1993an kargu horretarako hautatu zuten berriro. 1996ko hauteskunde orokorretan, Aznarren gobernuko Osasun eta Kontsumoko ministro izendatu zuten, eta 2000ko hauteskundeetan utzi zuen kargua. 2003an, Estatu Kontseiluko presidente izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 2004an PSOEk hauteskundeak irabazi zituen arte. 2010eko apirilean, Alderdi Popularreko diruzain eta gerente hautatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1934ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Galiziako politikariak
- Alianza Popularreko politikariak
- Espainiako ministroak
- Espainiako diputatuak II. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak III. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IV. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VII. legegintzaldian
- Espainiako legelariak
- Espainiako Alderdi Popularreko politikariak
- Betanzostarrak