Joxemartin Apalategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemartin Apalategi
Bizitza
JaiotzaAtaun1949ko otsailaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaBilbo2006ko otsailaren 8a (56 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParis 8 Unibertsitatea
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Catholic University of Paris (en) Itzuli
Valentziako Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Anuntxi Arana
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: joxemartin-apalategi-begiristain-1949-2006

Joxemartin Apalategi Begiristain (Ataun, Gipuzkoa, 1949ko otsailaren 17a - Bilbo, Bizkaia, 2006ko otsailaren 8a) elizgizona eta antropologoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an Filosofiako ikasketak egin zituen Donostiako Apaizgaitegi Nagusian. Soziologiako lizentzia lortu zuen Paris 8 Unibertsitatean, 1972an. 1980an, Valentziako Unibertsitatean Filosofiako lizentzia lorturik, 1984an Kultura Antropologiako doktoregoa eskuratu zuen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesia Julio Caro Barojaren zuzendaritzapean egin zuen, Jose Migel Barandiaran mahaiburu zela.

1981. urteaz geroztik, euskal eta atzerritar kulturen antropologoa eta irakaslea izan zen EHUn. 1984tik 1985era Paueko Unibertsitatean irakatsi zuen. 1984an, zuzendarikide gisa, Teresa del Vallerekin eta Joanne Crawfordekin batera egin zuen lan ikerketa-proiektu batean, Eusko Ikaskuntzaren Jose Migel Barandiaran beken lehen deialdian.

1994an, lehen saria lortu zuen Lekeitioko Euskal Herriko Bideoa lehiaketan, Manuel Lekuona: 1894/1987 bideoarekin. Barandiaran Joxemiel liburu-bildumaren sortzaile eta zuzendaria izan zen. Haranburu Altuna argitaletxean. 1989an Barandiaran Fundazioaren zientzia-batzordeko kide izendatu zuten. Eta 1990ean, Pertsona eta Sozietatea bilduma sortu zuen Elkar argitaletxean.

1991tik 1993ra Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako lehendakariordea izan zen; eta, Jose Migel Barandiaran hil ondoren, zuzendaritza-taldekoa izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apalategiren lan argitaratuen artean, aipagarri dira: Introducción a la historia oral. Kontuzaharrak (1987), Antropologia hirian, Bilbon (1987), Antropologia berria. Ahozko herri produkzioa. Ataungo herria, auzoak (1988) eta Hiru etnografiazko galdeketa elikapenaz: Gasteizen, Meñakan, Zumaian (1988).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]