Juan Goienetxe Agerrebere

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Goienetxe Agerrebere
Goyeneche Aguerrevere.jpg
Bizitza
Izen osoa Juan de Goyeneche y Aguerrevere
Jaiotza Irurita, 1741
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Arequipa, 1813 (71/72 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, merkataria eta gudaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Rebellion of Túpac Amaru II Itzuli

Juan Crisostomo Goienetxe Agerrebere (Irurita, Baztan, 1741eko urtarrilaren 26a - Arequipa, Peru, 1813ko otsailaren 27a) nafar militar, politikari eta merkataria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruritako Indakoetxean jaio zen, 1741eko urtarrilaren 26an[1]. Aita Pedro Goienetxe Grajitena eta ama Maria Bautista Agerrebere Iturralde izan zituen[2]. Iruritako Indakoetxea, Goienetxea, Grajitena, Iturregia eta Agerreberea, Anizko Arraioz eta Maritorena eta Zigaurreko Iturraldea etxeetako oinordekoa zen.

1768an, 27 urte zituela, Peruko erregeordetzako Callaoko portura iritsi zen. Amat erregeordearekin harremanetan jarri ostean, Arequipara igorri zuten, Milizia Diziplinatuen sarjentu nagusi kargua zuela[2]. Horrezaz gainera, meatze eta nekazaritza lurren ustiapenari esker, aberastasun handia lortu zuen[1].

1772an Maria Josefa de Barreda y Benavidesekin, alegia, Nicolas de Barreda y Obando, Arequipako lurjabe handienetako baten alabarekin, ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten:

Goienetxe merkataritzan ere aritu zen; batetik, Europako manufaktura produktuak inportatzen zituen, eta bestetik, eskualdeko pattar saltzaile handiena zen. Horrezaz landa, esklabu-tratuan ere jardun zuen. Irabazien zati bat Penintsulan inbertitu zuen. Jarduera militarrari dagokionez, Tupac Amaru II.aren matxinadaren (1780-1782) aurkako errepresioan esku hartu zuen. 1788an Granadarien kapitain izendatu zuten, eta 1796an sarjentu nagusi. 1786an Arequipako alkatea izan zen, eta epailea geroago[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Juan Crisóstomo de Goyeneche y Aguerrevere Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
  2. a b c Carlos D. MALAMUD: La consolidación de una familia de la oligarquía Arequipeña Revistas.ucm.es