Julia Fernandez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Fernandez

Bizitza
JaiotzaIruñea1898ko urriaren 9a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1961eko otsailaren 16a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Julia Fernandez Zabaleta (Iruñea, 1898ko urriaren 9a - 1961ko otsailaren 16a) nafar irakasle eta euskaltzalea izan zen.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julia Fernandez Iruñeko Dormitaleria kalean jaio zen 1898 urtean.

Iruñea hiruburuan bertan bere lehen ikasketak eginda gero, San Jose Plazan zegoen Irakasle Eskolan egin zituen maistra izateko ikasketak.

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1916an bere maistra titulua lortu zuen, oso nota onekin, sari berezia lortuz.

Horren ondorioz, udalaren beka bat jaso zuen Bartzelonan ikasteko Maria Montessori pedagoga italiar ospetsuarekin[1].

Pedagogia berritzailearen alde jarrita, Iruñeko Udal Eskoletan hasi zen lanean, bere lanpostua oposiziotan irabazi eta gero.

Emakume aitzindaria, feminista eta abertzalea izan zela esan dezakegu, bere irakaslana emakumeen instrukzioaren alde eta euskararen alde izan zelako[2].

1921eko Urtarrilaren 15ean Iruñeko Maistren Eskolako Ikasle Ohien Elkartean parte hartu zuen: eskola hau emakumeen sustapen kulturala eta profesionala bultzatzeko giltza izan zen[3].

Euskaltzaindiarekin elkarlanean aritu zen ere eta Euskal-Esnalea elkartearekin baita, euskara zabaltzeko asmoarekin.

Euskararen aldeko ekimen publikoetan behin baino gehiagotan parte hartu zuen Iruñerrian, eta eskualde euskaldunetan ere.

1923an Euskal Egunetan parte hartu zuen hizlari gisa, Euskaltzaindiaren eskutik. Beste gaien artean feminismo internazionalaren defentsa egin zuen, euskaraz.

Bigarren Errepublikaren garaietan, Emakume Abertzale Batza (EAB) erakundearen zabalkundea zabaldu zuen Iruñean eta Nafarroako zenbait herritan; EAB Eusko Alderdi Jeltzalearen emakumeen erakundea zen: hasiera batean Bilbon sortuta, baina ondoren zabaldu egin zena.

1936ko Urriaren 12an, etorkizuneko Euskal Unibertsitatearen oinarriak aztertzeko, Eusko Jaurlaritzak sortu zuen batzordearen partaidea izan zen.

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an maistra lanetatik kendu zuten arrazoi politikoengatik (erregimenaren kontrakoa izatea leporatu zioten), eta 1958 urterarte ezin izan zuen ofizialki bere lanera itzuli; nahiz eta ordurarte modu pribatuan egin zuen lan[4].

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bere ekarpenen omenez, gaur egun Iruñeko Aintzindarien Parkean gimnasia egiteko espazio biribil bat du dedikatuta, maistra izateagatik eta euskara bultzatzeagatik.[5]
  • Bere hiletan, 1961eko otsailaren 17an, EAB erakundearen omenaldia jaso zuen, aspaldiko afiliatu baten eskutik: lore sorta bat jarri zion hilkutxa gainean, euskal ikurrinaren koloreekin[6].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 219.or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Press, Europa. (2017-03-31). «Pamplona homenajea a seis mujeres pioneras y a una adolescente asesinada en 1936 con un parque y una plaza a su nombre» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  2. Intxusta, Jesús Pablo Chueca. (1995). «Julia Fernández Zabaleta, Catalina Alastuey, emakume artzindariak» Huarte de San Juan. Geografía e historia (2): 297–312. ISSN 1134-8259. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  3. «Julia Fernández Zabaleta | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  4. (Gaztelaniaz) Giménez, Iván. (2012). ELA en Nafarroa: cien años de transformación y lucha (1911-2011). Txalaparta ISBN 9788415313274. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  5. «Parque de las Pioneras» www.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  6. «Fernández Zabaleta, Julia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  7. Salvo, Mariví. (2024-02-19). «10 mujeres represaliadas por el franquismo darán nombre a calles y plazas de Txantrea Sur» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  8. «Julia Fernandez Zabaletari buruzko pastorala estreinatuko dute maiatzean Iruñean» Berria 2024-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]