Zaldiko Maldiko kultur elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Zaldiko Maldiko kultur elkartea Iruñeko elkartea da. Hiriko euskaldunen biltoki izatea eta oro har euskararen erabilera sustatzea du helburu. Elkarteak 130 bazkide inguru ditu. Sergio Barandiaran Santiago da egun zuzendari burua.

Haren izena Iruñeko Erraldoi eta Buruhaundien konpartsaren pertsonaia batetik dator.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartearen egoitza Iruñeko Ansoleaga karrikako 9-11 zenbakian dago, hiriaren alde zaharrean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak eta sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80ko hamarkadaren hasieran, Iruñerriko euskaldunen sakabanaketa eta konpaktazio falta ikusirik, euskaltzale talde bat bildu zen eta Iruñean euskaldunen biltoki bat egitea deliberatu zuen. Urte horietan, Iruñean, euskarazko kultur ekitaldiak bakanak baino bakanagoak ziren. Horrela sortu zen Zaldiko Maldiko elkartearen proiektua.

Elkartea Nafarroako Gobernuaren elkarteen erregistroan 1981. urteko urtarrilaren 28an eman zuen alta.

1981-2006 Elkartearen 25 urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultur jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera-hasieratik elkartearen lan-ildo nagusietariko bat euskarazko kultur ekitaldiak eskaintzea izan da. Urritik ekainera bitartean euskarazko kultur programazio bat du urtero.

1981. urtetik, hainbat eta hainbat hitzaldi eta mahainguru izan dira bertan, euskal kulturaren inguruko ahotsik garrantzitsuenak pasatu direla Zaldiko Maldiko elkartetik. Bakar batzuk aipatzearren, bertan izan dira Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Joseba Tapia, Pako Aristi, Antton Luku, Pello Zabala, Koldo Zuazo, Hasier Etxeberria, Arantxa Urretabizkaia, Iban Zaldua, Asisko Urmeneta, Alfonso Martinez Lizarduikoa, Roldan Jimeno, Mikel Belasko, Mikel Urdangarin, Patziku Perurena, Pablo Sastre, Xabier Erize, Anjel Lertxundi, Txillardegi, Itxaro Borda, Patxi Zabaleta, Kike Amonarriz, Xabier Kintana, eta beste asko eta asko. Horrez gainera, eguneko gizarte gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatu izan dira (Euskal Selekzioak, Euskararen Legea, Irlandako Bake Prozesua, Iruñea-Andoain autobia, Abiadura Handiko Trena, Itoizko urtegia, Euskal musikaren egoera, Gazteak eta telebista, unean uneko nazioarteko gatazkak,...).

Nolanahi ere, hamabostean behingo ekitaldi horiez landara, Zaldiko Maldiko elkarteak hainbat ekitaldi “berezi” antolatzen ditu urtean zehar: euskaldunentzako partxis, mus eta xake txapelketak, zine proiekzioak, ikastaro bereziak, Karrika Gurea da izeneko festak, Irakurriz libertitzen gara ekimenaren inguruko solasaldiak, besteak beste.

Egun bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultur ekitaldiez gain badaude urtero ospatzen diren zenbait egun:

Santa Ageda eguna, non bazkideak Iruñeko karriketatik abestera ateratzen diren.

Sanferminetan, elkarteko taberna zabalik izaten da Arturo Campion euskaltegiaren eskutik, Iruñeko jaietan euskal giroa sustatzeko asmoz. Urteen poderioz, Euskal Herriko herrialde guztietatik Sanferminetara etortzen diren euskaldun guztientzako topagune eta erreferentzia ezinbestekoa bihurtu da Zaldiko Maldiko.

Bazkidearen eguna.

Santo Tomas eguna.

Beste erakundeetan parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldiko Maldikok honako erakundeetan hartzen du parte:

Kanpo harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko talde euskaltzaleek ere, eskatuz gero, lokala erabil dezakete. Izan ere, Euskalerria Irratiak, Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak, Karrikirik, Sortzenek, AEK-k eta IKAk, esate baterako, sarritan erabiltzen dute egoitza, dela bazkari-afari bereziren bat egiteko, dela bilerak edo prentsaurrekoak egiteko.

Aipatzekoak ere beste elkarte edo eragile batzuekin mantentzen den harremana, hala nola:

Zaldiko Maldiko sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, Lamien Urrezko Orrazia (1986 urtetik) eta Asto-gorotz Joarea (2007 urtetik aitzin; lehenago Asto-masto saria ere deitua) izeneko sariak banatzen ditu, euskararen aldeko lanean nabarmendu den erakunde/pertsonari eta euskararen kontrako jarrerarik sutsuena erakutsi duen erakunde/pertsonari oparituz.

Informazio gehiago izateko ikusi Zaldiko Maldiko sariak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Con parecida finalidad de crear espacios físicos y humanos donde los euskaldunes puedan practicar su lengua, desarrollando a la vez actividades culturales y gastronómicas, se han creado sociedades en las que es normativo utilizar el euskera. En Iruña e Iruñerria existen varias. Zaldiko Maldiko, creada hacia 1981, agrupa a 130 socios. Otros tantos forman Arrano Elkartea de Iruñea y Axular de Burlada. En Estella tuvo el mismo fin Gure Hizkuntza”

Navarra. Historia del Euskera. 1997. Txalaparta. Jose María Jimeno Jurio.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://zaldikomaldiko.eus/

Koordenatuak: 42° 48′ N, 1° 38′ W / 42.800°N,1.633°W / 42.800; -1.633