Julio Caro Baroja plaza (Donostia)

Koordenatuak: 43°18′34.56″N 2°00′29.27″W / 43.3096000°N 2.0081306°W / 43.3096000; -2.0081306
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Donostiako plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baroja».

Julio Caro Baroja plaza

Benta Berri
Julio Caro Baroja plazaren ikuspegia.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Julio Caro Baroja plaza is located in Euskal Herria
Julio Caro Baroja plaza
Julio Caro Baroja plaza
Julio Caro Baroja plaza is located in Gipuzkoa
Julio Caro Baroja plaza
Julio Caro Baroja plaza
Julio Caro Baroja plaza is located in Donostia erdigunea
Julio Caro Baroja plaza
Julio Caro Baroja plaza
Koordenatuak: 43°18′34.56″N 2°00′29.27″W / 43.3096000°N 2.0081306°W / 43.3096000; -2.0081306

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Caro Baroja plaza Gipuzkoan, Donostiako Benta Berri auzoan dago.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio[Betiko hautsitako esteka] Caro Baroja

Plaza honek Julio Caro Baroja euskal jatorriko antropologo, historialari eta hizkuntzalariaren izena hartzen du. Diziplina horietan aitzindari, lan eskerga utzi zuen bere atzean. Julio Caro Baroja Berako kanposantuan dago lurperatuta, Baroja familiak duen panteoian. Rafael Caro Raggio eta Carmen Barojaren semea, Pio Baroja idazlearen eta Ricardo Baroja margolariaren iloba izan zen. Etnografia eta historia arloetan lan egin zuen. Haren lehendabiziko ikerlanetan Euskal Herriko usadioak zituen hizpide, hala nola honako liburuetan: Los pueblos del norte de la península Ibérica (1943), Los pueblos de España (1946), Los vascos (1949). Euskal etnografia bizitza osoan zehar landu zuen. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren zuzendari izan zen 1983tik hil arte.

XX. mendean, plaza bihurtu aurretik, Donostiako gune industriala zen zonalde hau. Hemen kokatu ziren hiriaren historian garrantzi handia izan zuten hainbat lantegi:

Plazaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazak Hartz Nagusia irudikatzen duen zazpi farola ditu. Farolak koloreetakoak dira eta bakoitzak konstelazioko izar baten izena du jarrita (Dubhe, Merak, Phecda, Megrez, Allioth, Mizar, Alcar eta Alkaid). Lurrean badira koloreetako marra batzuk, marra horiek konstelazio eta beste izarren ibilbidea irudikatzen dute. Gainera, plazaren konposaketa azaltzen duten bi plaka ere badira[2].

Plazan tabernak (Café Mario, Sport), denda-jatetxea (Lukas) eta Gipuzkoako Trafiko Zuzendaritzaren egoitza daude, besteak beste.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ean errebindikazio bat egon zen bertan, errepidean hildako bi motoristen omenez. Marka ezberdinetako moto ugari bildu ziren plazan (Harley-Davidson, Mobilette, Honda, Vespa...). Gerturatu ziren gehienek kamiseta beltz bat zeramaten soinean lema honekin "que no robe tu última curva" (euskaraz horrelako zerbait: "zure azken errebuelta ez lapurtzea"). Horrez gain, firmak jaso zituzten eta bi minutuko isilunea egin zen.[3]

Urtero Antiguako jaietan atrakzioak bertan jartzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Google maps» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Plaza de la Osa Mayor en Donostia | deTuristeo» www.deturisteo.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) Pizarro, Vicky. (2014-09-21). «Las motos toman la calle» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]