Julio María Sanguinetti
Julio María Sanguinetti (Montevideo, 1936ko urtarrilaren 6a) uruguaiar politikaria da. 1985etik 1990era eta 1995etik 2000ra Uruguaiko Errepublikako lehendakaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta zenbait argitalpenetako zuzendari izan zen: El Día eta Correo de los viernes. Industria eta Merkataritzako ministro izan zen, eta Hezkuntza eta Kulturakoa. Hezkuntza Orokorreko Legea proposatu zuen (1973an onartutakoa) eta Uruguaiko demokrazia negoziatu zuen armadarekin.
Hamabi urtez Uruguai erregimen militarraren mende egon ondoren, 1985ean lehendakari hautatu zuten Sanguinetti. Kontsentsuko politika erreformista bultzatu zuen, eta diktadura militarraren garaian giza eskubideak urratzeagatik auziperatutako militarren epaiketak bertan behera utzi zituen legea bideratu zuen. 1995ean, lehendakaritza eskuratu zuen berriro, haren alderdiak aurreko urteko azaroko hauteskundeak gutxigatik irabazi ondoren. 1996ko abenduan, Uruguaiko sistema politikoan berrikuntza sakonak egin zitezen lortu zuen, erreferendum bidez; gobernuburuaren aginpidea handitzea, besteak beste.
2010eko otsailean amaitu zuen Uruguaiko Parlamentuko jarduera. Gaur egun, Gazte Liderren Nazioarteko Fundazioko Aholku Batzordeko kide da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio María Sanguinetti |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.