Justinianoren Izurria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justinianoren izurritea» orritik birbideratua)
Bizantziar Inperioa 550. urte aldean

Justinianoren Izurria 541 eta 543. urteen aldera Bizantziar Inperioak eta Europa, Asia eta Afrikako beste eskualdek jasan zuten pandemia suntsitzailea izan zen. 541 eta 750 urteen artean, munduko biztanleriak 25-50 milioi pertsona inguru galdu zituen, hau da, VI. mendeko biztanleriaren %13 eta %26 artean. Historian inoiz izandako pandemiarik gogorrenetariko bat izan zen. Adituen ustetan, izurri pneumonikoak eragin zuen,[1] hau da, gero Izurri Beltza eragingo duen agerraldi bera.[2]

Prokopio Zesareakoa historialariaren arabera 540. urtean lehertu zen Etiopian izurritea, Egipton agertzeko udazken aldera eta 541ean Niloren deltan, itsasorantz azkar hedatuz Mediterraneoko arroan eta Ekialde Hurbilean zehar. 542ko maiatzean Konstantinoplara iritsi zen[3] eta lau hilabetetan 300.000 hildako eragin zituen, populazioaren %40-50, beste iturri batzuek ehuneko hau %33ra jaisten duten bitartean.

Epidemia 544an aktibo mantendu zen eta VI. mendearen bigarren erdiko berragerpenetan birulentzia galtzen joan zen (558, 573-574, 591 eta 599). VI. eta VII. mendeetan zehar Europa osan hogei bat agerraldi egon ziren azkenik desagertzeko. Bisigodoen garaiko Hispanian izurritea 542an agertu zen calamitatis miseriae izenpean, Toledo (573), Mediterraneoko kostaldean (588), Galiako Narbonan (693-694) eta beste eskualde askotan agerraldiak sorraraziz.

Kontinentean zehar hainbat agerraldi izan ostean, Euskal Herria ere barne, izurritea VIII. mendean desagertu zen Europatik.[4]

Mediterraneoko portuetan pandemia errepikaria izan zen honek Izurri Beltzaren hainako eragina izan zuen. Orduko historialarien arabera, Europan ekialdeko Afrikatik sartu zen baina, azken ikerketa genetikoek anduiaren jatorrizko gordailua Txinan zegoela diote.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]