Kölsch
Kölsch garagardo alemaniar estilo bat da, esklusiboki Kolonia hirian eta bere inguruan ekoizten dena. Urre kolorekoa da, gutxi gorabehera 5 gradu alkohola, eta emeki fruta-gustukoa eta apur bat mingotsa.[1] kölsch garagardoaren berezitasun nagusia prestatzeko metodoa da, beheko hartziduran egindako garagardo bat gisa (tenperatura baxuetan heldua, lager) baina goiko hartzidurako legamia (tenperatura altuetan hartzitua). Helburua da garagardo gardena lortzea lager itxurakoa, oso modan XX. mendearen hasieran, noiz beira erabiltzea oso popular bihurtu zen, baina ale garagardo motako zapore tradizionalari uko egin gabe. Berezitasun horrek lotzen du Düsseldorf hiriko garagardo estilo tipikoarekin, Altbier. Bi hiriek duten lehia tradizionala adierazten da, halaber, beren garagardoen kalitatean.[2]
Kölsch garagardoa europako jatorrizko deitura da, eta bere ekoizpena arautzen da tokiko mailan Koelsch Konvention erakundearen arabera, eskualdeko garagardogileen arteko akordiotik sortua Beraz, produktu bat da, kulturalki oso lotuta eskualdeari eta Kolonia hiriari, eta identitatea eta gizarte batasunaren sinboloa bihurtu da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ray Daniels, Designing Great Beers (Boulder, Colorado: Brewers Publications, 1996), 127-8 and 136-9.
- ↑ «Awarded beers». brusselsbeerchallenge.com.
- ↑ http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=OJ:L:1997:322:0033:0035:DE:PDF