Kamel Ziani
Itxura
| Kamel Ziani | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Al-Hoceima, 1972ko otsailaren 20a (53 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | arabiera amazigera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kamel Ziani Huasisi (Al-Hoceima, Maroko, 1972ko otsailaren 20a) atleta profesional ohia da, maratoian espezializatua.[1] Marokon jaioa, gaztetatik bizi da Orion (Gipuzkoa), eta euskal herritarra da.
Markarik onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen bere markarik onenak, distantzia luzeko zenbait probatan:
- Maratoia: 2:10:18, Amsterdamen 1997ko azaroaren 2an lortua.
- Maratoi erdia: 1:02:56, Amsterdamen 2000ko irailaren 17an lortua.
- 5.000 metrokoa: 13:59.88, Sevillan 1998ko maiatzaren 30ean lortua.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pistan ez ezik, krosean eta proba herrikoietan ere hartu du parte. 1999an Behobia-Donostian hirugarrena izan zen.[2]
18 maratoitan arituta, behin garaipena lortu zuen: 2003an Gasteizko Maratoian, hain zuzen ere.[3]
Hona hemen txapelketa ofizialetan izan dituen emaitzak:
| Urtea | Txapelketa | Lekua | Emaitza | Marka |
|---|---|---|---|---|
| 2001 | Munduko Atletismo Txapelketako maratoia | 29.a | 2:25:43 | |
| 2002 | Europako Atletismo Txapelketako maratoia | 7.a | 2:13:51 | |
| 2003 | Europako Kross Txapelketa | 27.a | ||
| 2005 | Munduko Atletismo Txapelketako maratoia | 50.a | 2:25:06 | |
| Mediterraneoko Jokoetako maratoia | Utzi | |||
| 2006 | Europako Atletismo Txapelketako maratoia | 30.a | 2:21:29 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Dominak garesti, eta finalak helburu»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2006-08-06.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las lecciones de Kamel Ziani», Diario Vasco, 2007-11-10.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ziani venció en la primera edición del Maratón Martín Fiz», El Mundo, 2003-04-13.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) IAAF erakundearen datu baseko fitxa.
- (Gaztelaniaz) Espainiako Federakuntzaren fitxa.