Kangxi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kangxi
清 佚名 《清圣祖康熙皇帝朝服像》.jpg
Txinako enperadorea


Shunzhi Emperor Itzuli - Yongzheng Emperor Itzuli
Bizitza
Izen osoa 玄燁, ᡥᡳᠣᠸᠠᠨ ᠶᡝᡳ
Jaiotza Pekin1654ko maiatzaren 4a
Herrialdea Qing dinastia
Txina (eskualdea)
Talde etnikoa Mantxua
Heriotza Shuntian Fu Itzuli1722ko abenduaren 20a (68 urte)
Hobiratze lekua Eastern Qing Tombs Itzuli
Heriotza modua : Baztanga
Familia
Aita Shunzhi Emperor
Ama Empress Xiaokangzhang
Ezkontidea(k) Empress Xiaochengren Itzuli
Consort Liang Itzuli
Consort Yi Itzuli
Consort Hui Itzuli
Consort Hui Itzuli
Imperial Concubine Xi Itzuli
Q7354586 Itzuli
Consort Rong Itzuli
Consort Ding Itzuli
Consort Chun Yu Qin Itzuli
Honored Consort Wenxi Itzuli
Empress Xiaoyiren Itzuli
Empress Xiaozhaoren Itzuli
Consort Shun Yi Mi Itzuli
Empress Xiaogongren Itzuli
Imperial Noble Consort Dun Yi Itzuli
Imperial Noble Consort Quehui Itzuli
Honored Imperial Noble Consort Jing Min Itzuli
Consort Ping Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Aisin Gioro Itzuli
Jarduerak
Jarduerak kaligrafoa

Kangxi enperadorea Txinako enperadorea izan zen, Qing dinastiakoa (1654-1722). 1661ean, zazpi urterekin, Shunzhi bere aitaren lekua hartu zuen, lau enperadoreorderen babespean. 15 urterekin hartu zuen aginpidea, azken enperadoreordea, Oboi, baztertu ondoren, diktadore gisa jokatzen baitzuen.

Kanpoko politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1681ean, armada ahaltsu batez, hegoaldeko hiru errege feudal, Yunan eta Funkienen nagusi zirenak eta inperioaren egonkortasunari mehatxu egiten ziotenak, menderatu zituen. 1683an, Taiwango Txeng dinastiaren barruko liskarrez baliatuta, uharteari eraso zion, eta bere inperioari erantsi. 1689an Petri I.a tsarrarekin Nertxinskeko ituna izenpetu zuen, Txinaren eta Errusiaren arteko muga zehaztu zuena. Haren ondoren, Mongolia Kanpoaldekoa beretu zuen (1696). Gudarosteak Gobiko basamortua gurutzatu behar izan zuen, eta enperadoreak berak hartu zuen gudarosteen gidaritza. Hogei urte bakean eman ondoren, 1717an Kangxik Tibetera jo zuen, eta hiriburua, Lhasa, hartu zuen.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Militar bikaina izateaz gainera, gobernari artatsua zen Kangxi. Txosten guztiak irakurtzen zituen, eskribauen ortografia ere zuzentzen zuen, eta oharrak egiten zizkien, gerra-garaian egunean 400 bat txosten irakurri behar izanda ere. Kangxik garrantzi handiko lanak egin zituen Huang Ho ibaiaren ibilguan uholdeak saihesteko, eta Ubide Handia, Hunag Ho eta Yangtze ibaiak elkartzen zituen elkarbide nagusia, hobetu zuen. Bizitza pribatuan neurritsua zen; bere agintaldian asko gutxitu ziren konkubinak eta eunukoak. Ez zituen zergak inoiz goititu, ezta gerra-garaian ere; jaitsi ere egin zituen behin baino gehiagotan.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurketarako zaletasun handia zuen. Garrantzi handiko obrak idatzarazi zituen bere erreinaldian: Ming dinastiaren historia ofizial bat; Txinako letren hiztegia, ia 42.000 letra biltzen zituena; eta bi entziklopedia handi, haietako bat 10.000 atalekoa, bere agintaldian bukatu ezin izan zuena. Europako teknologia eta jakintza eskuratzeko misiolari jesuitez baliatu zen. Behatoki Inperialeko zuzendari Ferdinand Verbiest jesuita izendatu zuen; hark inperioko egutegi ofiziala egin zuen. Gerbillon eta Bouvet enperadorearen matematikariak izan ziren, eta Jartoux eta Regisek inperioko atlasa egin zuten. Jesuitei ekarpen haiek eskertzeko 1692tik aurrera Kangxik kristautasuna Txinan zabaltzeko baimen ofiziala eman zien. Frantziskotar, domingotar eta agustindar askok hartu zuten egoitza Txinan, baina haien irakaspenak ez ziren jesuitenak bezalakoak, jesuitek uzten baitzieten Txinako katolikoei beren errituak gordetzen. Hori zela eta, Kangxik Aita Santuaren ordezkariari eta jesuiten jokabideari jarraitzen ez zioten misiolari guztiak Txinatik kanpora egotzi zituen. 1720an enperadoreak Aita Santuaren beste ordezkari bat izendatu zuen. Laugarren semea, Yinchen, izan zen Kangxiren ondorengo.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kangxi Aldatu lotura Wikidatan