Edukira joan

Kano

Koordenatuak: 12°00′N 8°31′E / 12°N 8.52°E / 12; 8.52
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kano
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Nigeria
Nigeriako estatuKano State
Posta kodea700001
Geografia
Koordenatuak12°00′N 8°31′E / 12°N 8.52°E / 12; 8.52
Map
Azalera499 km²
Altuera488 m
Demografia
Biztanleria3.848.885 (2007)
3.999.000 (2019)
4.348.000 (2022)
2.095.000 (1990)
2.602.000 (2000)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019)
Dentsitatea7.713 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00

Kano Nigeriako iparraldeko hiria eta izen bereko estatuko hiriburua da. Herrialdeko bigarren hiri nagusia da, Lagosen atzetik eta Ibadanen aurretik. Halaber, Afrikako zazpigarren hiririk handiena da. 2006an 2.163.225 biztanle zituen.

Sahara basamortuaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago, sabana eremu estuan, itsas-mailatik 481 metrotako altueran. Kano eta Challawa ibaiek Hadejia ibaiarekin bat egiten duten tokitik gertu dago. Azken ibai hau Txad aintzirara doa.

900. urtearen inguruan hausa erreinuetako bat ze. XII. eta XIV. mendeen artean islama iritsi zen hirira. Erdi Aroan Sahara zeharkatzen zuen ibilbidearen hegoaldeko muturrean zegoen merkatal hiria izan zen, hori dela eta Afrika iparraldeko hiri garrantzitsuekin lotuta zegoen.

XIX. mendean fula leinuak konkistatu zuen eta emirerri independente bihurtu zuen harik eta 1903an Britainiar Inperioak eskuratu zuen arte. Orduan Nigeria kolonia eratu zuten britainiarrek eta Kano barruan sartu zuten.

Kanotar gehiengoa musulmana da, gehienak sunitak eta gutxi batzuk xiitak. Kristauek populazioaren %1a osatzen dute eta musulmanak ez diren gainerako gutxiengoekin Sabon Gari auzoan bizi dira[1].

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak harresia izan zuen inguruan eta oraindik ere ate gehienek zutik diraute. Eraikinen artean aipatzekoak dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Kano: Nigeria's ancient city-state. 2004-05-20 (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
  2. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Ancient Kano City Walls and Asociated Sties» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
  3. (Ingelesez) «A fading future for Nigeria's indigo dyers» BBC News 2014-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
  4. «Great Mosque of Kano» web.archive.org 2005-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]