Kanpo entzumen hodi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Giza belarriaren anatomia

Kanpo entzumen hodia funtzio bezala belarritik tinpanoraino soinua (airearen presio aldaketek eragindako bibrazioak) eramatea duen kanpo belarriaren barrunbe bat da.

Entzumen hodiak 25 milimetroko luzera du eta 3 kilohertzio inguruan dagoen erresonantzia maiztasun bat du.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzumen hodia kanpotik datozen soinurik baxuenak automatikoki anplifikatzen dituen potentzia etapa bezala aritzen da. Aldi berean, kontrako kasuan, entzumena kalte dezakeen soinu oso bizi bat sortzen bada, entzumen hodiak zerumena (argizaria edo ezkoa) jariatzen du, honela hodia partzialki ixten delarik, babestuz.

Konposaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belarrietako ezkoa entzumena soinu indartsuetatik babesteaz gain infekzioetatik babesten duten osagai kimiko batzuk dituen substantzia likatsu bat da.

Bere ibilbidean honako hauek ditu:

  1. Ezko guruinak, argizaria sortzen dutenak (zerumena), hautsa sartzea eragozten eta beste partikula arrotzen bat harrapatzen duena.
  2. Ile laburrak, narritagarriak gorputz arrotzen presentziaren aurrean.