Karabakh Garaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karabakh Garaiko Oblast Autonomoa izandakoaren kokapena, Azerbaijan barruan.
1992-2020 urteetako de facto egoera, bi inguru marroixka ilunenak de facto armeniarrek kontrolatuak izan ziren Karabakh Garaiko lehen gerraren ondoren.
2020 gerra amaitu ondorengo egoera, zonalde berde eta urdinak Azerbaijanek berreskuratuak.

Karabakh Garaia[1] (armenieraz: Լեռնային Ղարաբաղtranslit.: Leṙnayin Ġarabaġ, azerbaijaneraz: Dağlıq Qarabağ edo Yuxarı Qarabağ, errusieraz: Нагорный Карабахtranslit.: Nagornyj Karabah) Azerbaijango errepublikaren barruan dagoen eskualdea da. Karabakh Beherea eta Zangezurren artean dago, Kaukaso Txikiaren hego-ekialdean. Eskualde menditsua da, baso askorekin.

Sobietar garaian, Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistaren barruko Karabakh Garaiko Oblast Autonomoa zen gehiena. Nazioartean lurraldea Azerbaijango lurren barnean dagoela onartzen da, baina 1991z geroztik, horrek ez du botererik lurraldean. Hala ere, bi gerra izan dira bertan, lehena armeniarrek irabazitakoa, eta bigarrena azerbaijandarrek.

Eskualdearen mugak ezartzeko, lehengo Karabakh Garaiko Oblast Autonomoaren mugak erabiltzen dira. Horrela, 4.400 km2 ditu, nahiz eta historikoki 8.223 km2 izan zituen. 138.000 bat

pertsona bizi dira, gehiengoa armeniar jatorrikoa.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz "Garaia" hitza erabiltzen dugun arren, mundu osoan zehar hizkuntza askotan "Nagorno" erabiltzen da. Nagorno hitza errusierazko adjektiboa da, нагорный (nagorny) hitzetik eratorria, eta goi(ko) lurraldea esan nahi du. Azerbaijanerazko izenak dağlıq eta yuxarı dira, menditsu eta goikoa esan nahi dutenak. Hitz horiek ez dira erabiltzen armenierazko izenean, baina sobietar garaian agertzen ziren izen ofizialean. Beste hizkuntza batzuetan ideia hori itzultzen da, euskaraz eta edo frantsesez bezala (Haut-Karabakh).

Karabakh izena agian bi hitzetatik dator: kara eta bagh (edo bakh), turkiar hizkuntzetatik eta pertsieratik hurrenez hirren. Hitzez hitz, "zelai beltza" esan nahi du. Izena lehenengo georgierazko

eta pertsierazko testuetan agertu zen, XIII. eta XIV. mendeetan.

Karabakh-Garaia batzuetan Artsakh gisa izendatzen dute armeniarrek (armenieraz: Արցախ), Armeniako Erresumako 10. probintziaren izenaz. Urartieraz aurkitutako inskripzioetan (K. a. IX-VII. mendeak) Urtekhini esaten zitzaion eta antzinako Grezian, Orkhistene izena zuen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde menditsua da, belardi eta baso askokoa. Haren hedadura 4.400 km2-koa da eta 2006an 138.000 biztanle zituen. Hiriburua Stepanakert da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasunaren desegitearen garaian, eskualdea tentsio motibo izan zen armeniar eta azerbaijandarren arteam. 1991. urtean Artsakh izenaren errepublika independente bat aldarrikatu zuten bertako armeniarrek, eta 1992-1994 urteen artean gerra batean, Armeniarekin bat egitea lortu zuten Azerbaijango terreno gehiago okupatiuz. 1994an lerro militarrak geldi geratu ziren, baina tentsioek jarraitu zuten.

2014ko irailaren 12an, Eusko Legebiltzarreko Europako Gaietarako eta Kanpo Ekintzako Batzordeak Nagorno Karabakh eskualdearen autodeterminazio eskubidea babestu zuen, EAJk eta EH Bilduk hitzartutako ebazpen batean. Errusiako Kaukaso hegoaldean zegoen eskualdea, eta 1988tik gatazka armatua zuen. Onartutako testuak zioen Nagorno Karabakhen erabakitzeko eskubidea zela gatazkaren konponbidea[2].

2020an Azerbaijan indartu bate Karabakh Garaiko Bigarren Gerra probokatu eta irabazi zuen, armeniarren Lehen Gerrako okupazioetan atzerakada bultzatuz. Hala ere, Karabakh Garaiko lurrik gehienak kontrol armeniarraren pean geratu ziren, eta korridore bat osatu zen gainerako Armeniarekin (Latxingo korridorea), errusiar bake indarren kontrolpean geratu zeba,

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomian garrantzi handia dute abere-hazkuntzak eta laborantzak. Maila apalagoa du industriak; ehungintza da industria-alorrik garrantzitsuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]