Karabakh Garaiko gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karabakh Garaiko gerra
Karabakhwar01.jpg
Gatazkako argazkiak
Data 1998ko otsailaren 26 - 1994ko maiatzaren 16
Lekua Karabakh Garaia, Armenia eta Azerbaijan
Emaitza Flag of Armenia.svg Armeniaren garaipen militarra.
Su-etena 1994ean, Armenia, Azerbaijan eta Karabakh Garaiako ordezkariek sinatuta.
Gudulariak
Flag of Artsakh.svg Karabakh Garaia
Babestuta:
Flag of Armenia.svg Armenia
Flag of the CIS.svgEstatu Independenteen Erkidegoaren mertzenarioak.
Flag of the Soviet Union.svg OMON (SESB)[1]
Bandera de Azerbaiyán Azerbaijan
 Turkia[2]
Babestuta:
Flag of Afghanistan (1992–2001).svg Afganiar muyahidiarrak
Flag of Chechen Republic of Ichkeria.svg Txetxeniar boluntarioak
Flag of the CIS.svgEstatu Independenteen Erkidegoaren mertzenarioak.
Buruzagiak
Flag of Artsakh.svg Samvel Babayan
Flag of Artsakh.svg Hemayag Haroyan
Flag of Armenia.svg Monte Melkonian
Flag of Armenia.svg Vazgen Sargsyan
Flag of Artsakh.svg Arkady Ter-Tatevosyan
Flag of Artsakh.svg Anatoly Zinevich
Flag of Azerbaijan.svg İsgandar Hamidov
Flag of Azerbaijan.svg Suret Huseynov
Flag of Azerbaijan.svg Rahim Gaziev
Flag of Chechen Republic of Ichkeria.svg Shamil Basáyev
Flag of Afghanistan (1992–2001).svg Gulbuddin Hekmatyar
Indarra
Flag of Armenia.svgFlag of Artsakh.svg 1.000 (1988)[3]
Flag of Armenia.svgFlag of Artsakh.svg 7.275 (1989)[3]
Flag of Armenia.svgFlag of Artsakh.svg 10.000 (1990)[3]
Flag of Armenia.svgFlag of Artsakh.svg 12.000 (1991)[3]
Flag of Armenia.svgFlag of Artsakh.svg 20.930 (1992)[3]
Flag of Armenia.svgFlag of Artsakh.svg 20.000[4]-30.930 (1993-94)[3]
Flag of Armenia.svg 25.000 (1993)[5]
Flag of Armenia.svg 20.000 (1993-94)[4]
Flag of Armenia.svg 20.000 (1994)[6]
Flag of Armenia.svg 10.000-15.000 aktibo eta 30.000-35.000 erreserbista(1994 amaiera)[7]
Flag of Artsakh.svg 1.000 (1988)[8]
Flag of Artsakh.svg 5.000-7.000 (1992)[9]
Flag of Artsakh.svg 21.000 (1994)[8]
Flag of Artsakh.svg 18.500-20.000 aktibo eta 30.000 erreserbista(1994 amaiera)[10]
Flag of the Soviet Union.svg 15.000 (1988-90)[3]
Flag of the Soviet Union.svg 21.000 (1991)
Flag of the Soviet Union.svg 2.000 (1992)[3]
Bandera de Azerbaiyán 3.300 (1990)[3]
Bandera de Azerbaiyán 5.000 (1991)[3]
Bandera de Azerbaiyán 20.000 (1991-92)[11]
Bandera de Azerbaiyán 27.900 (1992)[3]
Bandera de Azerbaiyán 20.000[5]-40.000 (1993)[3]
Bandera de Azerbaiyán 42.000 (1993-94)[4]
Bandera de Azerbaiyán 45.000[3]-74.000 (1994)[6]
Bandera de Azerbaiyán 49.000 (1994 amaiera)[12]
Flag of Chechen Republic of Ichkeria.svg 2.000-3.000[6]
Flag of Afghanistan (1992–2001).svg 1.000-3.000[13]
Flag of the CIS.svg 1.500 (1992)[14]
Galerak
4.592[15]-5.856[16]hildakoak
~25.000 zaurituak
196 desagertuak[15]
300.000 errefuxiatuak[17]
25.000[18][19]-30.000 hildako[20]
60.000 zauritu
4.210 desagertu

Karabakh Garaiko gerra Sobietar Batasuna desagertzearekin piztu zen gerra izan zen[21]. 1994tik de facto herrialde independentea da Karabakh Garaia, Armeniak babestuta Azerbaijan militarki garaitu ondotik.

1924-1988: gerra aurreko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietarrek 1924an Azerbaijango Errepublikaren eremupean lotu zuten Karabakh, eskualde autonomo gisa. Garai horretan, sobietarren datuen arabera, eskualdeko 131.500 biztanleetatik %94 ziren armeniarrak. Azerbaijango Errepublikaren menpe, kopuru horrek behera egin zuen: 1979an %76 ziren jatorri horretakoak. Bakuren agindupean, armeniarrek haien hizkuntza eta kulturaren bazterketa salatu zuten. Nahiz eta, oro har, Azerbaijango beste eskualdeetako herritarrek baino bizi-kalitate hobea izan, ez ziren Armeniako Errepublikaren parera iristen. Azerbaijandarrei leporatu zizkieten haien kultura eta gizarte arazoak, eta askok azerbaijanera ikasteari uko egin eta errusiera hartu zuten bigarren hizkuntzatzat. 1960ko hamarkadaren hasieran hainbat liskar izan ziren bi etnien artean, eta Karabakh Armeniako Errepublikan sartzeko eskatu zioten ofizialki Moskuri.

1988-1994: gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadaren amaieran, Mikhail Gorbatxovek politikan egindako aldaketek askatasun zabalagoa eskaini zuen, eta armeniarrek manifestazio jendetsuak antolatu zituzten eskualdea Erevanen esku gera zedila eskatzeko. 1988ko otsailaren 20an Karabakheko Batzar Nazionalak —eskualdeko legebiltzarrak— Armeniari batzearen alde bozkatu zuen. Bi komunitateen arteko borrokak eragin zituen horrek. Azerbaijango armeniarren aurka erasoak izan ziren, baita alderantziz ere, Armenian bizi ziren azerbaijandarren aurkakoak. Errefuxiatu uholdea sortu zuten jazarpenek; etnia bakoitza gehiengoa zen herrialdera egin zuen ihes. Azerbaijandar gehienek utzi zuten Karabakh.

Gatazka baretze aldera, Moskuk autonomia handiagoa eskaini zion Karabakh eskualdeari, baina horrek ez zituen aldeak asebete. 1989ko azaroan, aldeak adiskidetu ezin zirela ikusita, SEBSek autonomia eskumenak kendu zizkion eskualdeari, eta Bakuren aginte zuzenpean utzi zuen. Armeniarren erantzuna luze gabe iritsi zen: Karabakheko Biltzar Nazionalak eta Armeniako Sobiet Gorenak aldarrikatu zuten eskualdea eta Armenia bat zirela.

1991ko abenduko erreferendumean estatu independente bat sortzea adostu zuten Karabakhen, eta nazioartean aitortza eskatu zuten, nahiz eta aitortza hori ez iritsi. Independentzia aldarrikapenarekin batera etorri zen gerra. Azerbaijango armada kanporatu zuten eskualdetik, Armeniako soldaduen laguntzarekin. Berez, Karabakhek eta Armeniak ez zuten muga partekatzen, Azerbaijanen lurraldea baitzegoen tartean. Eremu hori ere hartu zuten armeniarrek, segurtasun neurri gisa, Bakuren erasoengatik babesteko eta Karabakh Armeniarekin lotzeko. Karabakhetik mendebaleragoko lur eremuak ere Armeniako armadaren esku zeuden.

Azerbaijanek salatu zuen haren lurraldearen %20 inguru hartu zuela Armeniako armadak. Borroketan 30.000 lagun inguru hil zituzten, eta beste milioi bat lagunek etxeak utzi behar izan zituzten. Gatazka piztu zenetik iheslariak ezin izan zuten etxera itzuli. Errusiak bultzatuta, 1994an su-etena adostu zuten.

1996-: gerraren ondorengo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006. urtean beste erreferendum bat egin zuten Karabakhen, eta alde handiz onartu zuten konstituzioa. Azerbaijanek salatu zuen, baina, nazioarteko legeen arabera ez zuela zilegitasunik. Bi herrialdeen arteko harremanak ugaritu egin ziren azken urteetan; bi estatuburuak bildu ziren, eta auzia elkarrizketa bidez eta nazioarteko legeak errespetatuz konpontzea adostu zuten. Erevanek ondo iritzi zion Karabakh inguruan hartutako lurraldea itzultzeari, Bakuren partetik ez erasotzeko konpromisoa lortuko balu. Halere, mugaldean ohikoak izan ohi ziren bi armaden arteko borrokak.

Gatazkako partaideen nazioarteko babesak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armeniarren eta azerbaijandarren arteko gatazka izan arren, batzuen zein besteen aliatuek eragin handia izan zuten auzian. Turkia eta Errusia ziren eskualdeko bi herrialde boteretsuenak, eta euren interesen arabera lerratu ziren gatazkan.

Ankarak Azerbaijanen alde egin zuen, hark Armeniari ezarritako blokeoa eraginkorra eginez. Ankara eta Erevan etsaituta zeuden, eta partekatzen duten muga itxirik zeukaten. Besteak beste, Ankarak ez zuen onartzen Otomandar Inperioaren armeniarren genozidioa. Bestalde, Errusiak ez zuen Kaukason Ankararen eragina puzterik nahi, eta Erevanen alde egin zuen eragin horren aurka egiteko, auzia baketze aldera nazioarteko bitartekaritza taldean aritu arren. Gasez hornitu zuen Armenia Bakuren blokeoari aurre egin ziezaion. Horretaz gain, handia zen armeniarren diaspora. Horietako asko AEBetara emigratu zuten, eta, herrialdera dirua bidali ez ezik, Etxe Zuriak Erevanen aldeko jarrera har zezan presioa egin zezaketen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Polizia sobietikoaren indar bereziek hasiera batean armeniarren matxinadari aurre egin zioten eta OPON deitzera igaro ziren eta Azerbaijanek independentzia eskuratu ondoren desmobilizatu egin ziren 1995ean.
  2. "The Right to Self-Determination in the South Caucasus: Nagorno Karabakh in Context", 2013, Lexington Books, ISBN=9780739178287, orrialdea=70
  3. a b c d e f g h i j k l m Zücher, 2007: 179, tabla 6.1
  4. a b c Chorbajian, Levon; Patrick Donabedian, Claude Mutafian (1994). The Caucasian Knot: The History and Geopolitics of Nagorno-Karabagh. Londres: Zed Books. pp. 13–18. ISBN 1-85649-288-5.
  5. a b Drezner, 1999: 138, tabla 5.3
  6. a b c DeRouen, Karl and Uk Heo (eds.) Civil Wars of the World: Major Conflicts since World War II. Santa Bárbara, California: ABC-CLIO, 2007, p. 148. ISBN 978-1-85109-919-1.
  7. Brzeziński & Sullivan, 1997: 462
  8. a b World Bank Publications: Paul Collier, V. L. Elliot, Håvard Hegre, Anke Hoeffler, Marta Reynal-Querol & Nicholas Sambanis (2003). Breaking the Conflict Trap: Civil War and Development Policy. Washington DC: Oxford University Press. ISBN 978-0-8213-8641-5.
  9. Kaldor, 2000
  10. Ana Catalina Joya Ibarra (2011). Análisis de la influencia del conflicto por Nagorno-Karabaj en la construcción de un complejo regional de seguridad entre Irán, Rusia y Turquía en el sur del Cáucaso (período 1988-2008). Bogotá: Universidad del Rosario, pp. 20.
  11. Patrick Gorman. "The emerging army in Azerbaijan". Central Asia Monitor, No. 1, 1993.
  12. Zücher, 2007: 179
  13. Taarnby, Michael. "The Mujaheddin in Nagorno-Karabakh: A Case Study in the Evolution of Global Jihad". Real Institute Elcano. 2008-09-05.
  14. Zucher, 2007: 178
  15. a b (errusieraz) Melik-Shahnazarov, Arsen. Нагорный Карабах: факты против лжи.
  16. Сумгаїт інфо (errusieraz)
  17. Global security - Nagorno-Karabakh
  18. "Winds of Change in Nagorno Karabakh ." Euronews. 28 November 2009.
  19. De Waal, Thomas (2003). Black Garden: Armenia and Azerbaijan Through Peace and War. New York: New York University Press. pp. passim. ISBN 0-8147-1945-7.
  20. ECP. Annuario 2006 de procesos de paz. Vicenç Fisas pág. 83.
  21. GARCIA, ADRIAN Auziak izoztuta jarraitzen du Berria, 2014-07-27