Karine Elharrar
Karine Elharrar-Hartstein (hebreeraz: קארין אלהרר-הרטשטיין; Holon, 1977ko urriaren 9a) israeldar legelari eta politikaria da. Israelgo Azpiegitura Nazionaleko, Energia eta Ur Baliabideetako ministroa izan zen 2021etik 2022ra.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moti eta Colette Elharrarren alaba[1], Holonen jaio zen 1977an[2]. Kugel ikastetxean graduatuta, zuzenbidea ikasi zuen Rishon LeZiongo Kudeaketa Eskolan eta Amerikako Unibertsitatean (Washington)[3]. 2008 eta 2013 artean Bar-Ilan Unibertsitateko klinika juridikoa zuzendu zuen, eta Holokaustoa bizirik atera zirenen, desgaitasuna duten pertsonen eta pentsiodunen eskubideetan espezializatu zen[4].
2012an parlamenturako hautatu zuten Yesh Atid alderdiko kide gisa. 2015ean hautatua izan zen berriro[5]. 2019ko apirilean, 2019ko irailean eta 2020ko hauteskundeetan ere parlamenturako hautatu zuten, Yesh Atid Zuri-Urdinen taldearen parte izan zenean.
2021eko martxoko hauteskundeetan berriro hautatua izan ostean, Azpiegitura Nazionaleko, Energia eta Ur Baliabideetako ministro izendatu zuten. Ekainean parlamentuko eserlekua utzi zuen eta Inbar Bezekek ordezkatu zuen.
Elharrar Rishon LeZionen bizi da, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Muskulu-distrofia du eta gurpil-aulkia erabiltzen du[4]. Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 2021eko Konferentzian, Edinburgoko hotelera itzultzera behar izan zuen, ekitaldia gurpil-aulkietarako irisgarri ez zelako. Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak barkamena eskatu zion, eta Scope ongintzazko erakundeak gertakariari «barkaezin» deitu zion. Hala ere, Elharrarrek esan zuen hori «esperientzia ona izan zela Nazio Batuen Erakundearen hurrengo konferentzia eskuragarria izango dela ziurtatzeko»[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Hebreeraz) «"זכיתי במחלה ידידותית כי היא מאפשרת לי להסתגל למצב"» Mako 2013-05-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Ingelesez) «Knesset Member Karine Elharrar» Knesset (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Hebreeraz) «מהפכה? עורכי הדין החברתיים מסתערים על לשכת עוה"ד» Globes 2011-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ a b (Ingelesez) Fisher, Gabe. «All the kingmaker’s men, and women» The Times of Israel 2013-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Hebreeraz) «יש עתיד בראשות יאיר לפיד» Central Elections Committee (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Ingelesez) «COP26: Boris Johnson apologises to minister over wheelchair access» BBC News 2021-11-02 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).