Creus
Itxura
(«Creuseko lurmutur» orritik birbideratua)
Creus lurmuturra | |
---|---|
Mota | lurmutur |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°19′09″N 3°19′19″E / 42.319166666667°N 3.3219444444444°E |
Mendikatea | Alberako mendilerroa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Eremu funtzionala | Comarques Gironines |
Eskualdea | Alt Empordà |
Kataluniako udalerria | Cadaqués |
Babestutako-eremua | Cap de Creus Natural Park (en) |
Ur-gorputza | Rosesko golkoa, Mediterraneo itsasoa |
Creus[1] lurmuturra (katalanez: cap de Creus), 672 m-ko altueradun muino harkaiztsua da, Gironako probintzian, Kataluniako ipar-ekialdean. Alt Empordà izeneko eskualdean dago, Rosesko golkoan. Iberiar penintsularen eta Europa kontinentalaren arteko muga fisikoan ekialdeen dagoen eremua da.
Geografiaren ikuspegitik, Ekialdeko Pirinioen mendi-adar bat da, zeinak Mediterranear itsasoa eta mendikatea lotzen dituen. Eremu granitotsu eta eskistotsu honetan zaztrapa motako landareria eta zuhaixkak dira nagusi.
GR 11 ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidearen helmuga edo abiapuntua da, ibiltariaren irteera puntuaren arabera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).