Europako geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Europako topografia.

Europak, munduko bigarren kontinenterik txikienak, 10.530.751 km² ditu, hau da, munduaren azaleraren % 7.

Geografiaren aldetik, Europa, Ozeania bezala, berez ez da kontinentea, baizik eta makro-batasun geografiko bat, Eurasia kontinentearen beso bat baino ez. Hala ere, ohituraz, kontinentetzat hartzen da.

Orografiaren ikuspuntutik, kontinenterik lauena da, 230 metrotako altuerarekin. Europako mendirik altuenak Ekialdeko Europan 5.642 metrotako Elbrus (Errusia) eta 5.204 metrotako Shkhara (Georgia) dira eta Mendebaldeko Europan 4.807 metrotako Mont Blanc (Frantzia).

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako ezaugarri nagusia menditsu eta altua den Hegoaldeko Europa eta Ingalaterratik Ural mendietara doan ordokiaren arteko dikotomia da. Alde bien arteko muga Pirinioek eta Alpeak/Karpatoek sortzen dute. Iparraldeko ordokiek Eskandinaviako mendiak eta Britainiar uharteen alde menditsuak dituzte mugatzat. Europako ordokiek Irlandako itsasoaren, Ipar Itsasoaren, Itsaso Baltikoaren eta Barentseko itsasoaren urpean jarraitzen dute.

Iparraldeko zatia Baltica kontinente historikotik dator, ondoren "kontinente nagusia" da, bestea beste kontinente geologikotik etorritako zati banatuak izanik.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako ibai nagusiak bere arroekin batera.

Itsasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako golko eta itsaso nagusiak honako hauek dira:

Itsasarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatutako itsasoen artean zenbait itsasarte daude:

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako ibai nagusiak honako hauek dira:

Zb. Izena Luzera
1 Volga 3.690 km
2 Danubio 2.860 km
3 Ural 2.428 km
4 Dnieper 2.290 km
5 Don 1.950 km
6 Petxora 1.809 km
7 Kama 1.805 km
8 Oka 1.500 km
9 Belaia 1.430 km
10 Tisza 1.358 km
11 Dniester 1.352 km
12 Rhin 1.320 km
13 Elba 1.091 km
14 Vistula 1.047 km
15 Tajo 1.038 km
16 Loira 1.012 km
17 Ebro 960 km
18 Sava 933 km
19 Rodano 815 km
20 Sena 776 km
21 Po 652 km

Aintzirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo taulan Europako aintzirarik handienak agertzen dira:

Zb. Izena Bertoko izena Herrialdea Azalera (km²) Oharra
1 Ladoga Лáдожское Óзеро, Laatokka Errusia 17700 Munduko 14. lakua
2 Onega Onego, Онежское озеро, Ääninen, Äänisjärvi Errusia 9894 Munduko 18. lakua
3 Kuibishev Ку́йбышевское водохрани́лище Errusia 6450 Munduko 2. erreserba
4 Vänern Suedia 5655 Suediako handiena
5 Ribinsk Ры́бинское водохрани́лище Errusia 4500
6 Saimaa Saimen Finlandia 4377 Finlandiako handiena
7 Peipus Peipsi-Pihkva järv, Чудско-Псковское озеро, Peipusa ezers Estonia, Errusia 3555 Estoniako handiena
8 Tsimljansk Цимля́нское водохрани́лище Errusia 2702
9 Krementxuk-Oskol Кременчуцьке водосховище Ukraina 2250
10 Kakhovka Каховське водосховище Ukraina 2155
11 Vättern Suedia 1893
12 Saratov Саратовское водохрани́лище Errusia 1831
13 Gorki Горьковское водохрани́лище Errusia 1591
14 Suur-Saimaa Finlandia 1377 Saimaaren zati bat
15 Beloje Белое озеро Errusia 1290
16 Vigozero Выгозеро, Uikujärvi Errusia 1250
17 Mälaren Suedia 1140
18 IJssel lakua IJsselmeer Herbehereak 1100 Herbeheretako lakurik handiena
19 Päijänne Finlandia 1081 Finlandiako sakonena
20 Inari Inarijärvi, Enare träsk, Anárjávri, Aanaarjävri Finlandia 1040

Letra etzanaz lakuak baino gizonak sortutako urtegiak dira.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallorca uhartea.

Europako uharte nagusiak honako hauek dira:

  1. Britainia Handia, 218.000 km².
  2. Islandia, 103.000 km².
  3. Irlanda, 83.000 km².
  4. Zembla Berriko Ipar uhartea, 49.000 km².
  5. Zembla Berriko Hego uhartea 33.000 km².
  6. Sizilia, 25.000 km².
  7. Sardinia, 24.000 km².
  8. Zipre, 9.200 km².
  9. Korsika, 8.700 km².
  10. Kreta, 8.300 km².
  11. Seelandia, 7.500 km².
  12. Eubea, 3.900 km²..
  13. Mallorca, 3.600 km².
  14. Tenerife, 2.040 km².
  15. Fuerteventura, 1.650 km².
  16. Kanaria Handia, 1.560 km².
  17. Malta, 316 km².
  18. Fionia, 3.400 km².
  19. Faroe uharteak, 1.390 km².
  20. Eivissa, 560 km².
  21. Menorca, 690 km².

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako penintsula nagusiak honako hauek dira:

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako zenbait mendilerro nagusiak:

Hauek dira Europako mendirik altuenak:

  1. Elbrus (5.642 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  2. Dykh Tau (5.203 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  3. Rustaveli (5.201 m), Georgia, Kaukasoko mendilerroa
  4. Koshtan Tau (5.150 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  5. Puschkin (5.100 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  6. Shkhara (5.068 m), Errusia/Georgia, Kaukasoko mendilerroa
  7. Kazbek (5.047 m), Errusia/Georgia, Kaukasoko mendilerroa
  8. Mizhirgi (5.025 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  9. Katyn (4.974 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  10. Shota Rustaveli (4.960 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  11. Borovikovs topp (4.888 m), Errusia, Kaukasoko mendilerroa
  12. Mont Blanc (4.808 m), Frantzia-Italia, Alpeak
  13. Dufourspitze (4.634 m, Monte Rosa mendilerroan), Suitza-Italia, Alpeak
  14. Dom (4.545 m), Suitza, Alpeak
  15. Weisshorn (4.505 m), Suitza, Alpeak
  16. Lyskamm (4.480 m), Suitza-Italia, Alpeak
  17. Matterhorn (4.478 m), Suitza-Italia, Alpeak
  18. Dent Blanche (4.357 m), Suitza, Alpeak
  19. Finsteraarhorn (4.274 m), Suitza, Alpeak
  20. Zinalrothorn (4.221 m), Suitza, Alpeak

Eta hauek sumendi nagusiak:

Etna sumendiaren erupzioa 2002an.
  1. Etna (3370-3400 m), Sizilia, Italia
  2. Hvannadalshnjúkur (2119 m), Islandia
  3. Grímsvötn (1725 m), Islandia
  4. Herðubreið (1682 m), Islandia
  5. Hekla (1491 m), Islandia
  6. Vesuvio (1200 m), Italia
  7. Stromboli (926 m), Italia
  8. Santorini (575 m), Grezia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europako geografia Aldatu lotura Wikidatan