Kautera
Kauterak | |
---|---|
Zuberoako maskarada beltza | |
Kauterak, Maule-Lextarreko maskaradak, 2023 | |
Datu biografikoak |
Kauterak Zuberoako maskaradetako pertsonaiak dira, beltzen taldeko kideak. Nagusia Kabana da, Pitxu mutila, eta Pupu, Fripu edo Bizunu deitutako beste batzuk ere izaten dira. Lanbidez perzkinak dira, eta jaunaren pertza petatxatzea da beren joküa. Oso bihurriak dira, eta ikusleak maiz zirikatzen dituzte.[1]
Arropa zarpailez beztiturik agertzen dira: kapela beltzak, animalien adarrekin edo hegazti hegoekin edertuak, beroki beltz luzeak eta bortzegiak. Aurpegiak beltzez zikinduak edo mozorroz estaliak izaten dituzte. Bizkarrean, hizki handiz idatzirik, kauteraren izena eta bertuteak agertzen dira. Esate baterako: PITXU/ Lanik, comme un fou/ Edaten ere beaucoup/ eta neskatilekin pas du tout,[2] PHUZU/ Pintukari/ Hogakari/ Urdankari/ Zilokari/ Uhuñ edo MATXU/ Azkarki/ Txerkatzen/ Xiloak eta/ Urzoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Santamaria, Javier. Kauterak. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
- ↑ Maskaradada Errenterian: dantza, zurruta eta antzerkia. dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuberoako maskaradak | ||
---|---|---|
Gorriak : Txerreroa • Gathuzaina • Kantiniersa • Zamalzaina • Entseinaria • Marexalak • Khestuak • Jauna eta Anderea • Laboraria eta Laborarisa • Kükülleroak |