Marexal (pertsonaia)
Marexalak Zuberoako maskaradako gorrien taldeko pertsonaiak dira. Bi edo gehiago izan daitezke. Ferratzaileak dira eta beren jokü edo eginbeharra zamalzaina ferratzea da.[1]
Buruan, xingolekin apaindutako boneta gorria daramate. Soinean kasabet gorriak, urrez apaindutako bularralde zuriarekin, eta galtza beltzak izaten dituzte. Nagusiak larruzko aurreko mantala, kurrikak eta mailua erabiltzen ditu.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Geneviève MARSAN. Itzultzailea Jean-Louis DAVANT: Negutik udaberrira : ohiko ihauteak Pirinioetan. Maskarada zuberoan Euskonews.com
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuberoako maskaradak | ||
---|---|---|
Gorriak : Txerreroa • Gathuzaina • Kantiniersa • Zamalzaina • Entseinaria • Marexalak • Khestuak • Jauna eta Anderea • Laboraria eta Laborarisa • Kükülleroak |