Buhame (maskarada)
Buhameak Zuberoako maskaradako beltzen taldeko pertsonaiak dira. Lau edo bost ijito dira, zakar eta harroak, eguna pitokeriak egiten pasatzen dutenak. Baratxegarai (beste batzuetan Basagaitz edo Baratxugaitz) izeneko buhame-erregea da taldeburua. Janzki koloretsuak eramaten dituzte, eta oihal berdinarekin egindako txapela. Honen ertza borla txikiz apaindua izaten da. Eskuan zurezko ezpata erabiltzen dute.[1]
Plazan garrasika eta ezpatak astinduz sartzen dira. Ezpata-dantza basa egin ostean, buhame-erregeak, mintzaira zakarra erabiliz, bere sermoi edo pherediküa egiten du.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Javier SANTAMARIA: Buhameak Auñamendi Eusko Entziklopedia
- ↑ Literatura Terminoen Hiztegia: Maskarada Euskaltzaindia.net
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuberoako maskaradak | ||
---|---|---|
Gorriak : Txerreroa • Gathuzaina • Kantiniersa • Zamalzaina • Entseinaria • Marexalak • Khestuak • Jauna eta Anderea • Laboraria eta Laborarisa • Kükülleroak |