Küküllero
Kükülleroak Zuberoako maskaradako pertsonaiak dira. Dantzari gazteak, erdi trebatuak, izaten dira eta, gaur egun, ez dute parte hartze handirik izaten. Honela janzten dira: boneta gorria urre koloreko xingolekin, jaka gorria, bularralde zuria, urre koloreko zintekin apaindua, eta galtza, galtzerdi eta oinetako zuriak.[1] Beste gorriekin batera bralia dantzatzen dute.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Javier SANTAMARIA: Küküleroak Auñamendi Eusko Entziklopedia
- ↑ Juan GARMENDIA LARRAÑAGA: El carnaval Eusko Ikaskuntza, 2007. Euskomedia.org
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuberoako maskaradak | ||
---|---|---|
Gorriak : Txerreroa • Gathuzaina • Kantiniersa • Zamalzaina • Entseinaria • Marexalak • Khestuak • Jauna eta Anderea • Laboraria eta Laborarisa • Kükülleroak |