Laboraria eta Laborarisa
Laboraria eta Laborarisa | |
---|---|
Zuberoako maskarada gorria | |
Datu biografikoak |
Laboraria eta Laborarisa Zuberoako maskaradetako pertsonaiak dira, Maskarada gorriko kideak. Lehenago biak mutilak izaten ziren. Gaur egun, ordea, neska batek antzezten du Laborarisa. Euskal nekazarien igandeetako janzkera eramaten dute: Laborariak blusa beltza, lepoko zapi gorria, boneta beltza, galtza ilunak (beltz edo grisak), oinetako beltzak eta, eskuan, akuilua; Laborarisak soineko iluna, kapela eta oinetako beltzak eta, eskuan, saski bat.[1]
Herri xehearen ordezkari, lehentasunezko lekuan esertzen dira bazkalondoko emanaldia ikusteko, Jauna eta Anderearen ondoan. Baina, hauek ez bezala, ez dute joküetan parte hartzen. Zenbait dantzetan (kadrillak, muxikoak, bralia) aritzen dira. Bralian sokaren azken dantzariak izaten dira.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Santamaria, Javier. Laboraria eta Laborarisa. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuberoako maskaradak | ||
---|---|---|
Gorriak : Txerreroa • Gathuzaina • Kantiniersa • Zamalzaina • Entseinaria • Marexalak • Khestuak • Jauna eta Anderea • Laboraria eta Laborarisa • Kükülleroak |