Entseinari
Entseinaria Zuberoako maskaradako pertsonaia da. Bandera eramalea da eta Zuberoako ikurra (gorria, urre koloreko lehoi batekin) eskuan duela dantza egiten du. Boneta urdin edo beltza darama, ezkerrean hiru-koloreko (gorri, berde eta zuria) xingola-arrosa duena, jaka beltza, bularralde zuria edo urdin argia, zilarrez eta urrez brodatua, eta galtza beltzak. Soinean gurutzatuta hiru-koloreko xingola bat izaten du. Maskaradako aitzindari guztiak bezala, dantzari bikaina izan behar du.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ainhoa AROZAMENA AYALA: Entseinaria Euskomedia.org
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuberoako maskaradak | ||
---|---|---|
Gorriak : Txerreroa • Gathuzaina • Kantiniersa • Zamalzaina • Entseinaria • Marexalak • Khestuak • Jauna eta Anderea • Laboraria eta Laborarisa • Kükülleroak |