Hitzik gabeko komunikazio
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Hitzik gabeko komunikazioa mezuen bidalketa eta jasoera hitzik gabe egiten diren komunikazio mota da. Beraz, komunikazioa aztarnen eta keinuen bidez egiten da, sintaxia erabili gabe.
Hitzik gabeko komunikazioa hizkuntzaren garapena baino lehenago sortu zen. Animaliek ere badituzte hitzik gabeko komunikazioaren adierazle batzuk eta datu horrek antzinatasun hori erakusten digu. Garrantzitsua da hitzik gabeko komunikazioa ez nahastea ahozkoa ez den komunikazioarekin, beste komunikazio forma batzuk ere existitzen baitira, komunikazio idatzia edota keinu hizkuntzak, aldi berean, badira hitzik gabeko komunikazioaren ahozko forma batzuk, marmarrak edota ezetza esateko hotsak. Pertsonengan hitzik gabeko komunikazio ohikoenak paralinguistikoak dira, hau da, hitzezko komunikazioaren osagarri bezala erabiltzen direnak. Hitzik gabeko komunikazioak garrantzitsu handia du gure eguneroko bizimoduan. David Givensen arabera hitz egiten dugunean (edota entzuten gaudenean) gure atentzioa hitzetan zentratzen dugu gorputzean baino gehiago, nahiz eta bietan finkatzen dugun gure adimena. Aldi berean jasotzen ditugu bi komunikazioak. Gorputzaren mugimenduak ez dira ez positibo eta ezta negatiboak, egoera eta mezua kontuan harturik egingo dugu hauen ebaluazioa.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitzik gabeko komunikazioak, hitzezko komunikazioak baino arreta gutxiago jaso izan du historikoki, ez baita komunikatzeko hain modu egituratua, eta honen interpretazioa zailagoa baita. 1950. urtea baino lehen zaila da honi buruzko lan osaturik aurkitzea, ez baitzen zientifikoki aztertzeko gai bai bezala ikusten. Hitzik gabeko komunikazioa zientifikoki aztertzen hasi baino lehen, hitzik gabeko hizkuntzaren zenbait behaketa bitxi argitaratu ziren, Charles Darwinen The Emotions in Man and Animal, 1872ean idatzia. Bertan Darwinek dio gizakiok baditugula komunak zaizkigun espresiozko elementuak. David Efronek ere, Gesture and Enviroment lanean, honetan kulturak duen eragina azpimarratu zuen. 1950. urtetik aurrera giza komunikazioaren inguruko zabaltzea hasi zen, eta hitzik gabeko komunikazioaren inguruan obra garrantzitsuak kaleratu ziren, Introduction to Kinesick (Ray Birdwhistell) edota Nonverbal Communication (Jürgen Ruesch).
Hitzik gabeko komunikazioaren motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertuko ikasketa batzuek animalien arteko komunikazio forma ezberdineko sorta interesgarri bat erakutsi digute, adibidez erleen, txorien, baleen edota izurdeen txistuak. Baina animalietan ez da komunikazioa existitzen, jarrera instintiboa besterik ez. Horrenbestez jokabide horiei ezin diegu komunikazio deitu, honen zentzua gizakion hausnarketetatik ondorioztatzen den fruitua baita. Izaki bizidunen arteko hitzik gabeko komunikazioak argiak, irudiak, soinuak, keinuak eta koloreak hartuko lituzke, eta gizakion artekoei seinaleak, banderak eta beste medio tekniko batzuk batuko litzaizkieke. Sistema sinboliko hauek gizakiok sortuak dira, eta ados jarri beharko gara hauek ulertu ahal izateko, seinale bakoitzeko esanahi berezi bat emanez. Hiru taldetan banatu daitezke hitzik gabeko keinuak, euren erabilera nagusiaren arabera:
- Gizarte erabilerako hitzik gabeko keinuak (elkarrekintza soziala).
- Diskurtsoa egituratzeko erabiltzen direnak.
- Erabilera komunikatiboa duten hitzik gabeko keinuak.
Keinu eta gorputz hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohikoa da euren egunerokotasunean gizakiek informazioa transmititzen duten keinu eta seinaleak agertzea. Keinuak besoen, eskuen edota atzen mugimenduak izan daitezke. Paul Ekmanek 15 keinu ezberdin aurkitu zituen, aurpegiarekin egin daitezkeenak, eta giza kultura guzti-guztietan uler daitezkeenak. Hortik at, aurpegikoak ez diren beste hamaika keinu ezagutzen dira.
Gorputzezko komunikazioa, hitzezko hizkuntza baina zaharragoa dena, gure komunikazio sistemaren funtsezko parte dira, baita beste primate batzuetan ere. Gure hizkuntzak ez du funtzio paralinguistikakoa jasotzen, eta horregatik osatzen dugu hitzezko diskurtsoa komunikazio mota honen bidez. Ikerlari askoren iritzitan komunikazio ekintza on bat eman dadin, ezinbestekoa da komunikazio sistema osoan parte hartzen duten osagai bakoitzak ondo jardutea. Ondo komunikatzea ikasi daitekeen zerbait dela argudiatzen dugunez, esan genezake errekurtso guztiak ondo erabiltzeak pertsona gehiagorengana eta argitasun handiagoz iristea ahalbidetzen digula.
Azkenik, gorputz hizkuntzaren jokabide unibertsaletako batzuek animaliengan euren formak badituztela ere esango dugu. Menderatze eta menpeko posturak adibidez pertsonak aurrez aurre daudenean, animaliak borrokan daudenean azaltzen dituzten jarreren antzekoak direla esan genezake. Gizakiak egoera sozialetan parte hartzen duenean, ez dugu bakarrik jokatzen, gainontzeko gizabanakoekin loturik daude gure jokabideak.
Ikusmen lengoaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seinale, keinu eta begiradei esker pertsonak gai dira beste pertsonekin, ados jarri gabe, mezuak elkartrukatzeko. Kasu honetan, seinaleen interpretazioa erabat lotuta dago momentu horretako ekintzaren lengoai testuinguruarekin.
Begirada: Begirada hitzik gabeko komunikazioaren garrantzizko elementu bat da, informazioa osatzen baitu, egiaztatuz edota esanahia argituz. Gizakien arteko komunikazioan handia da ematen den begizko kontaktua, arraroa izanik mintzakideari gutxi begiratzen dioten pertsonen kasua. Hala ere iraunkorra den begizko kontaktua ere mintzakidearen ezinegona edo urduritasuna sor dezake. Beste alde batetik, begirada elkarrekintzarako eta hizketaldiak finkatzeko tresna ere bada. Erantzun bat eman baino lehen, ohikoa da begirada desbideratzea, berriro hitz egingo dela adieraziz. Baiezkoa egitea ere hizketaldiaren denbora finkatzeko keinu ere bada. Esan behar da hau umetan jasotzen dugun jakipen bat dela, umeek poliki poliki ikasten baitute burlazko begirada bat, sorpresa begirada bat edota desafiozko begirada bat desberdintzen. Aldi berean, begiradak irauten duen denborak ere mintzakidearen pentsamendua azaldu diezaguke. Horrela, adibidez, segurtasun eza duen pertsona batek epe motzez mantenduko du begirada, eta segurtasuna duen pertsona bati ez zaio kostako begirada mantentzeak.
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi hauen arteko ezberdintasuna ez da soilik ekintzen eta diskurtsoaren arteko ezberdintasunei mugatzen. Kanalean oinarritutako ezberdintasuna baino gehiago kodeari buruz hitz egin beharko genuke. Igorleak segun eta kodea ze puntutaraino dakien erabiltzen, eta hartzailea segun eta nola dakien deskodetzen, komunikazio eskema bat edo beste eraikiko da hauen artean.
Hitzik gabeko komunikazioaren tresnak eta zentzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aurpegiarekin: bekozkoa, irribarrea, keinua.
- Begiekin: Begiradaren noranzkoa, begi-niniren aldaketa.
- Gorputzarekin: Postura, beso eta hankek posizioa, hurbiltzea, urruntzea, jarrera aldaketa...
- Ahotsa: Tonua, erritmoa.
- Bistarekin: Gauzen forma, kolorea eta tamaina antzematen dugu.
- Entzumenarekin: Soinuak jaso eta fuerteak, ahulak, agudoak edo grabeak diren antzematen dugu.
- Usaimenarekin: Aromak hartu eta elkarren artean ezberdintzen ditugu.
- Ukimenarekin: Hotza sentitzen dugu, beroa, leuntasuna edo zakarkeria antzematen dugu.
Komunikazio mota honen elementu ezberdinak jokabidearen ezaugarri fisikoen arabera sailkatzen dira. Beste eskema batzuk ordea, funtzioari begira eginak daude. Hauek mugimendu ezberdinen esanahiari erreparatzen diote, gehienetan hartzailearen partetik. Paul Eckman eta Friesan-ek 5 mailako eskema bat garatu dute:
- Ikurrak: hitza ordezkatzen duten mugimenduak.
- Hornitzaileak: diskurtso bat laguntzen duten mugimenduak, diskurtsoa azpimarratu, aldatu edo puntuatu dezakete. Hitz egiterakoan esaten ditugun hitzik batera egiten ditugu. Maila ezberdinak daude:
- Ideografikoak: Ideia abstraktuak laguntzen dituzte.
- Piktografikoak: deskribatzen ari garenaren itxura zehazten laguntzen dute (forma, neurria…)
- Deiktikoak: deskribatzen dugun subjektua seinalatzen dute.
- Espazialak: hitzez esandako espazio bat deskribatzen dute. Estatikoak edo dinamikoak izan daitezke.
- Erregulatzaileak: Solasaldiaren erritmoa eta hizketaldi denborak finkatzeko balio dutenak.
- Moldatzaileak: emozio-egoerari lotutakoak dira.
Aspektu psikologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona baten mugitzeko moduak asko adierazten digu pertsona horren inguruan; hala nola, bere emozioak eta inguratzen dion jendearekiko duen jarrera. Normalean, konturatu gabe transmititzen diogu jendeari. Pertsona batzuk, hitzik gabeko komunikazioak informazio asko eskaintzen digula ohartzen direnean arazo batean bihurtzen da.
Mehrabiaren arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albert Mehrabian psikologoak, hainbat esperimentu egin ditu sentimenduen eta portaeren inguruan. Bertan, hitzezko komunikazioa anbiguoa den gertaeretan, jasotzen dugun informazioaren %7 bakarrik dela hitzezkoa, %38 ahotsari zuzendua (intonazioa, tinbrea…) eta %55 hitzik gabeko komunikazioari dagokiola konturatu zen.
Gorputz keinuak eta kulturaren eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gure planetan dauden keinu guztiak zerrendatzeak, arraza katalogatzea dakar. Gainera, herrialde berean, keinu berak esanahi ezberdinak izan ditzake. Horregatik, ondoren azalduko ditugun keinuen azalpenak ildo bezala hartzea gomendatzen dugu.
Agurra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, munduan zehar zabaldua dago bostekoa ematea agur moduan. Hala ere, Asiako herrialdeetan oraindik gurtua mantentzen da. Bostekoa tinko edo leun emateak hitzik gabeko komunikazioaren eta kulturen parte dira. hona adibide batzuk:
- Europan agur ohikoena bostekoa ematea da. Danimarkan, Grezian, Errumanian, Norvegian… bostekoa tinko ematen duten; Espainian, Frantzian edo Italian ordea, bostekoa leuna eta atseginagoa da.
Herrialde latinoetan, ohikoak dira familia eta lagun artean besarkadak, zaplada bat bizkarrean edo musuak masailetan ematea. Alemanian, Austrian, Polonian, Suedian, Danimarkan edo Norvegian aldiz ez. Errusian adibidez, "artzaren besarkada" deritzona egin ohi dute, masailetan bi hiru musu azkar eta aldizkatuak emanez.
- Afrika eta Ekialde Ertaina: kolonizazioaren eta bertan dauden naziotasun ezberdinen ondorioz, bertako keinuak mota askotakoak eta konplexuak dira. Herrialde Arabiarretan, bostekoa ez da Europan bezain tinkoa eta zintzoa, leuna eta beroa kontsideratzen da. Adibidez, emakumeek eta neskatxek erreberentzia egin behar die gizonei. Tribuek garatu duten kulturengatik, oso zaila da agurra orokortzea Nigeria, Zaire, Mali, Ghana… herrialdeetan.
- Asia eta Ozeano Barea: Japonia, Txina edo Hego Korean erreberentzia edo burua makurtzearekin nahikoa da agurra adierazteko. Badira komunitate batzuk, non bi eskuak bularraren altueran elkarturik eta buruaren makurtze arin baten bidez agurtzen dutenak. Agur honi “namate” deitzen diote Indian edo Bangladeshen eta “wai” thailandiarrek. Europar Batasunarekin erlazioa duten Asiar herrialdeek bostekoa hartu dute agur bezala.
Bostekoa tinkoa eta adiskidetsua da Australian; Fijin ordea, burua eta bekainak igotzen agurtzen dira.
- Hego eta Erdiguneko Amerika: agur tradizionala, bosteko bero eta luze bat da herrialde latinoetan; hala nola, Brasil, Txile, Mexiko, Ekuador, Guatemala… orokorrean, besarkatu egiten dira gizonen artean zaplada bat emanez bizkarrean eta emakumeak musu leun batekin “musu faltsua”.
- Estatu Batuak eta Kanada: agurra bosteko bat da, baina kasu honetan begizko kontatu zuzen bat gehitzen zaio. Besarkadak ordea, ez dira ohikoak.
Gorputz eta aurpegiko mugimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Buruaren mugimendua: Ameriketako Estatu Batuetan, Europako mendebaldean, Errumanian… burua goitik behera mugitzeak baiezko bat adierazi nahi du eta atzetik aurrera astintzeak ezezkoa. Bulgarian, Grezian eta Turkian ordea, mugimendu horiek kontrakoa adierazi nahi dute.
- Begiak: europar, estatubatuar, britainiar, judu eta kanadar kulturetan komunikatzeko garaian begietara begiratzea garrantzitsua da, sexua eta adina alde batera utziz. Keinu hau errespetu faltatzat hartzen litzateke Afrikan eta Japonian, Korean eta Thailandian larderi seinale bat bezala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Givens, David B. (2000). Body speak: what are you saying? Successful Meetings.