Keith Richards

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Keith Richards
Keith Richards 2 Berlinale 2008.jpg
Bizitza
Jaiotza Dartford1943ko abenduaren 18a (73 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k) Patti Hansen  (1983ko abenduak 18 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak disko-ekoizlea, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea, musikaria, autobiografialaria, idazlea, aktorea eta zinema aktorea
Kidetza The Rolling Stones
Jagger/Richards
Genero artistikoa rocka
Musika instrumentua gitarra
Diskoetxea Virgin Records
IMDb nm0724189
http://www.keithrichards.com/

Keith Richards (1943ko abenduaren 18, Dartford, Kent, Ingalaterra - ) Rolling Stones musika taldeko gitarrista, abeslari eta kantagilea da. Gainera, bakarlari moduan ere zenbait lan egin ditu.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan eskolatik bota zuten behin baino gehiagotan, Mick Jaggerekin batera. Droga zaletasunak harrapatuta egon zen bi hamarraldiz. 1962ko bukaeran, Mick Jagger, Brian Jones, Ian Stewart, Dick Taylor eta Charlie Wattsekin batera jo zuen, Londresko Club Picadillyn. Hurrengo urtearen hasieran, Bill Wymanek Dick Tayloren lekua hartu ondoren baxua jotzen, ezarri zioten taldeari Rolling Stones izena, Muddy Waters estatubatuarraren abesti batetik hartua. Ekainean lehen diskoa argitaratu zuten, Come on eta Want to be loved abestiekin. Urte hartako irailean jira bat egin zuten Ingalaterratik, eta 1964an lehen disko luzea argitaratu zuten: The Rolling Stones. The Beatles talde ospetsuaren aurrean, bihurri eta hezigaitz itxura eman zuten. 1986ko martxoan Jagger-Richards bikotea behin betiko bereizi zela pentsatu zen. 1988ko urrian Richardsek bakarkako lehen lana argitaratu zuen, Talk is cheap. Richardsek berak idatzi eta ekoitzi zituen abestiak, Steve Jordan bateria jotzailearen laguntzarekin. Urte horretan bertan taldeko bost kideak berriro elkarrekin lan egiteko asmoz elkartu ziren, bi urteko etenaren ondoren, eta 1989an disko berria argitaratu zuten: Steel Wheels. Arrakasta handiko jira egin zuten Estatu Batuetan, Filadelfiatik hasita. Jiraren eta diskoaren arrakastak bultzaturik, 1990ean beste jira bat egin zuten Europan.

Diskografia bakarlari moduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Talk is cheap (1988)
  • Live At the Hollywood Palladium (1991)
  • Main Offender (1992)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Keith Richards Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.