Edukira joan

Kerman Orbegozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kerman Orbegozo

(2020)

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2020ko abuztuaren 3a - 2022ko otsailaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2016ko urriaren 21a - 2020ko otsailaren 11
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2012ko azaroaren 20a - 2016ko abuztuaren 2a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2011ko uztailaren 1a - 2012ko abuztuaren 28a
Eider Mendoza Larrañaga
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
(1997 - 2002) Zuzenbidean lizentziatua
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2003 - 2004) master
Deustuko Unibertsitatea
(2013 - 2014) master : Tax consultancy (en) Itzuli
Zaragozako Unibertsitatea
(2021 - 2022) Zuzenbide Publikoan Masterra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaGurea Kontzertua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Kerman Orbegozo Uribe (Donostia, Gipuzkoa, 1979) euskal politikaria eta abokatua da, lanbidez EHUko teknikaria dena. EAJko kidea, 2011z geroztik eusko legebiltzarkidea da.

Lehen urteak eta ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan futbolean aritu zen Lengokoak eta Aldapeta taldeetan, eta taekwondoan trebatu zen.[1] Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean; Zuzenbide Ekonomikoan espezializatuta, 2002an lizentziatu zen.[2] Ondoren, 2004ean, Enpresen Abokatutza masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.[3] EAJren EGI gazte erakundearen Aberri Batzarreko kidea izan zen.[4] 2014ean Zerga Aholkularitzan masterra gauzatu zuen Deustuko Unibertsitatean.

Bere ibilbide profesionala ASLE aholkularitza enpresan hasi zuen.[5] Gerora Euskal Herriko Unibertsitatean eta Eusko Jaurlaritzan egin zuen lan, aholkulari juridiko gisa.[6] Politikan sartu arte, EHUren Donostiako kanpuseko teknikaria zen.[3]

2011n eusko legebiltzarkide kargua hartu zuen, Eider Mendoza ordezkatuz. Ordutik, lau legealditan egon da Eusko Legebiltzarrean.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian bizi da. Ezkonduta dago eta seme baten aita da.[1]

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kerman Orbegozok lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Hautagaitza Barrutia Postua Emaitza
2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ Gipuzkoa 11.a (25etik) Ez hautetsia[a]
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ Gipuzkoa 6.a (25etik) Hautetsia
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ Gipuzkoa 4.a (25etik) Hautetsia
2019ko foru hauteskundeak EAJ Donostialdea 15.a (17tik) Ez hautetsia
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ Gipuzkoa 6.a (25etik) Hautetsia
  1. 2011n legebiltzarkide izendatu zuten, Eider Mendoza ordezkatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Políticos que sudan la camiseta» El Diario Vasco 2018-08-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  2. Eusko Legebiltzarra. Norberaren fitxa | Kerman Orbegozo Uribe. Eusko Legebiltzarra.
  3. a b (Gaztelaniaz) EFE. (2011). «Mireia Zárate y Kerman Orbegozo, nuevos parlamentarios vascos del PNV» Diario de Noticias de Navarra (Editorial Iparragirre) 2011-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Kerman Orbegozo, parlamentario vasco del PNV por Gipuzkoa» El Diario Vasco 2012-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  5. EAJ-PNV. (2016-10-13). Kerman Orbegozo. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  6. Batzar, Euzkadi Buru. «Gure Legebiltzarkideak Kerman Orbegozo Uribe» Eusko Legebiltzarra (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).