Klavdija Nikolaieva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Klavdija Nikolaieva
Nikolaeva KI.jpg
Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1893ko ekainaren 13a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1944ko abenduaren 28a (51 urte)
Hobiratze lekua Kremlin Wall Necropolis
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, editore-laguntzailea eta iraultzailea
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Klavdija Ivanovna Nikolaieva (errusieraz: Клавдия Ивановна Николаева; San Petersburgo, 1893ko ekainaren 13a - Mosku, 1944ko abenduaren 28a) errusiar boltxebikea izan zen, langile familia batetako alaba, sindikalismoan nabarmendu zena[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aldiz 1908an atxilotu zuten, 15 urte zituela, eta 1909an Alderdi Boltxebikeko kide egin zen. 1905eko iraultzan parte-hartze aktiboa izan zuen, eta 1917eko Otsaileko iraultza arte bete bi aldiz atxilotu zuten. 1917an Rabotnitsa (“Emakume Langilea”) egunkariaren zuzendari izan zen. Egunkari honek garrantzia handia izan zuen boltxebismoa eta genero-askapena uztartzean, baina baita ere genero-auziez haratago: 1917ko uztailean Behin-Behineko Gobernuak Alderdi Boltxebikea jazarri zuenean, eta honen egunkari eta publikazioak (Pravda barne) debekatu zituenean, Rabotnitsa izan zen boltxebikeen argitalpen jarrai bakarra (Leninen “Hiru krisi” artikulua egunkari honetan atera zen)[1].

Urriko Iraultzaren ostean, Rabotnitsaren zuzendari izan zen 1924 urtea arte, urte horretan Alderdi Boltxebikearen Komite Zentraleko kide aukeratu baitzuten. 1924-25 artean Alderdi Boltxebikearen Antolakuntzarako Departamenduko kide izan zen, eta 1924 eta 1926 artean Alderdi Boltxebikearen Sindikatuekiko Harremanen Bulegoaren buru izan zen. 1930 eta 1933 artean kargu garrantzitsuago bat izan zuen: Alderdiaren masa-agitaziorako buru izan zen, eta 1936tik aurrera Sobietar Batasuneko Sindikatuen Batasuneko Idazkari. 1933an, Leninen Ordena eman zioten. 1937an, Sobiet Goreneko ordezkari aukeratu zuten, eta 1938an, Sobiet Gorenaren Presidiumen kide. 1944an hil zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Nikolaieva, Klavdija, K17, 2017-08-01. CC0 Domeinu Publikoa