Klima aldaketa eta umeak

Wikipedia, Entziklopedia askea


klima aldaketa

Klima-aldaketak zuzeneko eta zeharkako ondorioak ditu umeetan. Haurrak berotze globalen ondorioen aurrean, helduek baino babes gehiago behar dute. Osasunaren Mundu Erakundeak kalkulatu zuenez, gaixotasun globalen %88a klima-aldaketarekin lotura duela jakinarazi zuten eta bost urtetik beherako haurrek eragina gehien jasotzen dutenak direla adierazi zuten[1]. Klima-aldaketak haurren osasun fisikoari ez ezik, haien ongizatean ere eragiten du. Herrialdeen arteko desberdintasunak klima-aldaketaren eragina determinatzen dute.[2] [3]

Diru-sarrera txikiko herrialdeetan bizi diren pertsonek gaixotasun gehiago jasaten dituzte, eta klima-aldaketaren mehatxuei aurre egiteko gaitasun gutxiago dituzte.[4] Gainera, umeen eskubideak bermatzeak zailagoa izango da krisi klimatikoan.[5]

Klima-aldaketak umeetan duen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima aldaketak eragiten dituen etxeen suntsiketa, elikadura-segurtasunaren mehatxua eta familien bizirauteko behar dituzten baliabideak galtzeari aurre egin behar diete haurrek. Klima aldaketaren ondorioak haurretan areagotu egin daitezke desberdintasun sozial eta ekonomikoak, gatazka armatuek eta osasun-epidemiek bitarte egotekotan.

Klima-aldaketaren ondorioak bi arlo nagusitan banatzen dira: zuzenak edo zeharkakoak, eta berehalakoak edo geroratuak. Haurren osasun fisikoari erreparatuz, ondoko ondorioak aipa ditzakegu: heriotzak eta zauriak, beroak eragindako gaixotasunak, inguruneko toxinekiko esposizioa; gaixotasun infekziosoak, eta tenperatura epeletan dauden beste gaixotasun batzuk.[6]

Ondorio fisikoez gain, osasun psikologiko eta mentalaren eraginaz ere hitz egin dezakegu, ondo ikertu ez dena oraindik, baina umeen ongizaterako erabakigarria eta mehatxagarria dena.[7]​ Osasun mentala eta ikaskuntza-arazoak nabarmen areagotu dira, hala nola, estres post-traumatikoa, depresioa eta antsietatea, loaren nahasteak, defizit kognitiboak eta ikasteko zailtasunak. [8]

Osasuna eta ongizatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima-aldaketak eragindako gertakariek, etxeak, eskolak, haurtzaindegiak eta beste azpiegitura kritikoak suntsitu ditzakete.[9] Adibidez, Haiyan tifoiak Leyte eta Samar uharteetako (Filipinak) hiri eta herri osoak suntsitu zituen. Haian tifoitik bizirik atera ziren ume askok, etxeak galdu zituzten. [10]

Familiaren diru-sarrerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima-gertakariek kalte handiak eragiten dituzte biktimetan eta haien bizibideetan.[11]​ Tifoiek, ekaitz boladek eta bestelako nahasmenduek, ondasunen eta diru-sarreren beherakada eragin dute nekazari, arrantzale, sektore informaleko langileen eta enpresa txikien jabeen artean.[12] Seme-alaba gehiago dituzten familiak ere zaurgarriagoak dira osasun gastu katastrofikoen aurrean eta zorrak izateko probabilitate handiagoa dute.​

Elikagaien segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landa eremuetan, soroak, lorategiak, urmaelak, laboreak, arrantza ontziak eta baserriko tresneria suntsitu dira, eta abereak galdu dira, komunitate osoen elikadura segurtasunean eraginez.

Ingurumen-inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan, klima-aldaketaren ondorioz dauden gaixotasunetik % 88-a umeek jasaten dituztela kalkulatzen da. Ume guztiek haien zaintzaileen eta komunitateen menpe daude. Benetako mehatxua, hirugarren munduko herrialdeetan aurkitzen da eta dagoeneko, ingurumen arazoak jasaten ari dira. Honek hainbat gaixotasun, ezintasun eta haurren heriotza tasa areagotzeak ekarriko du.

Aire kutsaduraren eragina umeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragina jaioberrietan edo jaoitzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzitsua eta aipatzekoa da atmosfera kutsatzaileen eraginekiko etengabeko esposizioak pisu baxuko jaiotzak, estimatzen den baino tamaina txikiko haurdunaldiak eta  jaiotza goiztiarra eragiten dituela.[13]

Eragina arnas aparatuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbat eta esposizio handiagoa izan kutsadura atmosferikoari, gero eta asma arazo gehiago izango dituzte[14]​, arnasbideetako estres oxidatiboa areagotzea eta haien hantura eragiten delako.

Eraginak neurogarapenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Airearen kutsadurak haurren neurogarapenari eragiten dio, garunaren garapen hasieran beharrezkoa den proteina baten kantitatea murrizten delako, ikerketa batek dioenez.[15]

Umeek klima-aldaketarekin duten konpromisoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima-aldaketak sortzen dituen erronkei aurre egitea ezinbestekoa da, batez ere umeetan eragiten dituzten eraginari dagokionez. Hori lortzeko, ezinbestekoa da arazoari ikuspegi hezitzaile eta artistiko batetik jorratzea eta gurasoak prozesuan inplikatzea.

Garrantzitsua da klima-aldaketa curriculumean txertatzea.[16]​ Haurrek inguruan dauden ingurumen-arazo globalen existentzia eta premien berri dutenean, klima-aldaketaren kontzientzia eta konpromezua areagotu egiten da.[17]

Arteak haurrei garapenaren alor ezberdinetan laguntzen die. Edozein ideiari buruz modu esanguratsuan adieraztera bultzatuz, kasu honetan klima-aldaketak, beren komunitatearekiko eta munduarekiko konponbide iraunkorrak garatzeko bitartekotzat eskaintzen zaie.[18]​ Ikusi denez, gurasoen eta seme-alaben arteko harreman estua dagoenean, gurasoen pertzepzioa klima arazoarekiko, eragina izan lezakela seme-alaben ahaleginetan. Beraz, klima-aldaketei buruzko gaiak zenbat eta gehiago hitz egin, umeen kontzientziazioa areagotuko du.[19]

Klima-aldaketaren erronkari aurre egitea umeengaitik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzitsua da jakitea umea edozein arazoren aurrean zaurgarria den gizabanakoa dela, klima-aldaketa haurrentzako gero eta kezka nagusienetako bat dela eta zuhurtziaz landu behar da. Gomendatzen zaie gogoratzea ez direla arazo honi aurre egiten dioten bakarrak, euren kezkak partekatzea eta giro negatiboak positibo bihurtzea klima-aldaketak haurren ongizatean duen eragina murrizteko. [20]

Klima-aldaketaren aldeko gazte aktibistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beharrezkoa da gazteen aktibismoa babestea eta defendatzea klima-aldaketa globalak haurrengan duen eragina murrizteko.​

  • Mari Copeny
  • Xiye Bastida
  • Autumn Peltier
  • Xiuhtezcatl Martinez
  • Lesein Mutunkei
  • Ella and Caitlin McEwan
  • Leah Namugerwa
  • Ridhima Pandey
  • Isra Hirsi
  • Greta Thunberg

Greta Thunbergren ekarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greta Thunberg 15 urte zituen lehen aldiz eskolara joan ez zenean Suediako Parlamentuan klima-aldaketagatik greba egitera joan zelako. Ostiralero Suediako Parlamentuaren aurrean berak bakarrik manifestatzen hasi zen "Eskola Greba Klimaren Alde" zioen kartel batekin, eta handik urtebetera, Gretaren protesta mundu osoko milioika ikasletara zabaldu zen sare sozialetan biral bihurtu zelako #FridaysForFuture mugimenduari esker. Gaur egun, Greta munduko liderrekin elkartzen ari da, adibidez, Nazio Batuen Klima Konferentzian eta Munduko Ekonomia Foroko bilera  garrantzitsuetan, gazteek ere eragin handia izan dezaketela erakutsiz.[21]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Anderko, Laura; Chalupka, Stephanie; Du, Maritha; Hauptman, Marissa. (2020-01). «Climate changes reproductive and children’s health: a review of risks, exposures, and impacts» Pediatric Research 87 (2): 414–419.  doi:10.1038/s41390-019-0654-7. ISSN 0031-3998. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  2. (Ingelesez) Helldén, Daniel; Andersson, Camilla; Nilsson, Maria; Ebi, Kristie L; Friberg, Peter; Alfvén, Tobias. (2021-03). «Climate change and child health: a scoping review and an expanded conceptual framework» The Lancet Planetary Health 5 (3): e164–e175.  doi:10.1016/S2542-5196(20)30274-6. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  3. (Ingelesez) Watts, Nick; Amann, Markus; Arnell, Nigel; Ayeb-Karlsson, Sonja; Belesova, Kristine; Boykoff, Maxwell; Byass, Peter; Cai, Wenjia et al.. (2019-11). «The 2019 report of The Lancet Countdown on health and climate change: ensuring that the health of a child born today is not defined by a changing climate» The Lancet 394 (10211): 1836–1878.  doi:10.1016/S0140-6736(19)32596-6. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  4. (Ingelesez) Helldén, Daniel; Andersson, Camilla; Nilsson, Maria; Ebi, Kristie L; Friberg, Peter; Alfvén, Tobias. (2021-03). «Climate change and child health: a scoping review and an expanded conceptual framework» The Lancet Planetary Health 5 (3): e164–e175.  doi:10.1016/S2542-5196(20)30274-6. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  5. «Unless we act now: The impact of climate change on children». www.unicef.org.
  6. (Ingelesez) Sheffield, Perry E.; Landrigan, Philip J.. (2011-03). «Global Climate Change and Children’s Health: Threats and Strategies for Prevention» Environmental Health Perspectives 119 (3): 291–298.  doi:10.1289/ehp.1002233. ISSN 0091-6765. PMID 20947468. PMC PMC3059989. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  7. «​The impact of climate change on the rights of the child» Environmental Health Perspectives (Office of the High Commissioner for Human Rights.) 119 (3)  doi:10.1289/ehp.1002233. ISSN 0091-6765. PMID 20947468. PMC PMC3059989. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  8. (Ingelesez) Garcia, Daniel Martinez; Sheehan, Mary C.. (2016-01). «Extreme Weather-driven Disasters and Children’s Health» International Journal of Health Services 46 (1): 79–105.  doi:10.1177/0020731415625254. ISSN 0020-7314. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  9. Boston, 677 Huntington Avenue; Ma 02115 +1495‑1000. Climate Change, Children’s Rights, and the Pursuit of Intergenerational Climate Justice. Health and Human Rights Journal.
  10. Climate Change, Children’s Rights, and the Pursuit of Intergenerational Climate Justice. www.preventionweb.net..
  11. (Ingelesez) Burke, Susie E. L.; Sanson, Ann V.; Van Hoorn, Judith. (2018-04-11). «The Psychological Effects of Climate Change on Children» Current Psychiatry Reports 20 (5): 35.  doi:10.1007/s11920-018-0896-9. ISSN 1535-1645. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  12. «Effects of Climate Change on Future Generations».. Save the Children.
  13. Zhang, Ying; Bi, Peng; Hiller, Janet E.. (2007-10). «Climate change and disability-adjusted life years» Journal of Environmental Health 70 (3): 32–36. ISSN 0022-0892. PMID 17941401. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  14. (Ingelesez) Tzivian, Lilian. (2011-06). «Outdoor Air Pollution and Asthma in Children» Journal of Asthma 48 (5): 470–481.  doi:10.3109/02770903.2011.570407. ISSN 0277-0903. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  15. (Ingelesez) Perera, Frederica; Li, Tin-yu; Zhou, Zhi-jun; Yuan, Tao; Chen, Yu-hui; Qu, Lirong; Rauh, Virginia A.; Zhang, Yiguan et al.. (2008-10). «Benefits of Reducing Prenatal Exposure to Coal-Burning Pollutants to Children’s Neurodevelopment in China» Environmental Health Perspectives 116 (10): 1396–1400.  doi:10.1289/ehp.11480. ISSN 0091-6765. PMID 18941584. PMC PMC2569101. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  16. (Ingelesez) Trott, Carlie D. (2019-03). «Reshaping our world: Collaborating with children for community-based climate change action» Action Research 17 (1): 42–62.  doi:10.1177/1476750319829209. ISSN 1476-7503. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  17. (Ingelesez) Jensen, Bjarne Bruun; Schnack, Karsten. (2006-07). «The action competence approach in environmental education: Reprinted from Environmental Education Research (1997) 3(2), pp. 163–178» Environmental Education Research 12 (3-4): 471–486.  doi:10.1080/13504620600943053. ISSN 1350-4622. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  18. (Ingelesez) Haynes, Katharine; Tanner, Thomas M.. (2015-05-04). «Empowering young people and strengthening resilience: youth-centred participatory video as a tool for climate change adaptation and disaster risk reduction» Children's Geographies 13 (3): 357–371.  doi:10.1080/14733285.2013.848599. ISSN 1473-3285. (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  19. Parth, Sandra; Schickl, Maximilian; Keller, Lars; Stoetter, Johann. ((2020)). «Relaciones de calidad entre niños y padres y su impacto en el aprendizaje intergeneracional y los efectos multiplicadores en la educación sobre el cambio climático. Are We Bridging the Knowledge-Action Gap?».. Sustainability.
  20. «Cómo explicar el cambio climático y la contaminación por plástico a los niños».. BBC Live Lessons.
  21. Winter, Jeanette. Greta. La lucha de una niña por salvar el planeta. Editorial Juvenil. Generalitat de Catalunya. ISBN 978842614641-0..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]