Kode irekiko gobernantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kode irekiko gobernantza[1]

Kode irekiko gobernantza, politika irekia moduan ezaguna, filosofia politiko arloaren barnean egokituta dago. Kode irekiko eta eduki irekiko mugimendu filosofikoen aplikazio demokratikoa defendatzen du, interesa duen edozein herritarrek politika arloan egin eta eraikitzen lagundu dezan. Legeak demokratikoki egitaratuak eta eginak daude eta publiko zabalari zuzenduak daude. Jakinduria kolektiboaren filosofiari men eginez, erabakiak hartzeko prozesua kolektiboki antolatzea du helburu nagusia[2].

Parte hartze hori murriztu, mugatu edo baimentzeko teoriak aldatu egiten dira urteetan zehar. Ondorioz, ez dago teoria nagusi bat adierazten duenik nola antolatu lege egileen eskubideak ikuspegi bakarretik, hori dela eta Kode irekiko gobernantza-sistemak eraikitzeko proiektu eta mugimendu ugari daude.

Mundu osoko ezkerreko erakunde libertario eta erradikal zentrista askok kode irekiko gobernantza eta harekin lotutako ideia politikoak defendatzen hasi dira egungo gobernu-sistemen alternatiba erreformista gisa. Talde horiek Internet moduko egitura deszentralizatuetatik sortu ohi dira eta sistema demokratikoetan gizabanakoaren adierazpen askatasunerako eskubidea babesteko anonimotasunaren beharra azpimarratzen dute. Hala ere, iritziak aldatu egiten dira, batez ere iturburu irekiko gobernuaren oinarriak oraindik oso ondo zehaztuak ez daudelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Imagine Halifax" (IH) proiektua diseinatu zen herritarren foro bat sortzeko, 2004ko udazkenean Halifax-ko hauteskundeetarako. Angela Bischoffek sortu zuen, Tooker Gomberg-en alarguna. Angela ekintza zuzena politika irekiko metodoekin konbinatzearen defendatzaile nabarmena da, IHk[3] dozenaka ekintzaile bildu zituen plataforma bat osatzeko (zuzeneko bilerak eta posta elektronikoa eta seedwiki jarraipena erabiliz). Hautagaiek ez zituzten plataformaren elementu guztiak onartu, argi gelditu zen hauteskundeetan hautagaiek eginiko galderengaitik. Hautagaien eta aktibisten ideia onenak bildu eta konbinatu ziren - azken emaitzek konbergentzia eta originaltasuna islatzen zituzten. Galdetegi hauetan, errazagoa zen hautagaientzako jatorrizko pentsamenduekin bat egitea, elkarren adostasuna lortzea baino. Andrew Youngerek hasieran ez zuen proiekturaekin bat egin, baina parlamenturako hautatua izan zenenan Martin Willisonen proeiktuarekin bat egin zuen. Proiektuaren jatorrizko helburua alderdiaren aldeko plataforma bat egitea zen, non herritarrek beren galdera eta iradokizunak esleitu eta iragarri zitzazketen. Ahalegin horren funtsezko emaitza udal legeetarako garrantzitsuak diren 100 hitz-gakoko glosarioa izan zen.

2004-2005 "Kanadako Alderdi Berdea"[4] politika irekian askoz planifikatutako eta diseinatutako ahalegina izan zen. 2004ko hauteskunde federaletarako aurrerapen bat prestatzen ari zela, Kanadako Alderdi Berdeak herritar, kide eta adituen iritziak biltzen hasi zen bere plataforma prestatzeko. Hauteskundeetan, Interneteko trollen ekarpenak ere bildu zituen, beste alderdien aldekoak barne, arazo handirik gabe: anonimotasuna errespetatu zen eta, erabilera baldintzen barruan bazeuden, iruzkinak bere horretan jarraitzen zuten. Hasieran izugarrizko arrakasta izan zuen. Baina, Jim Harris alderdi buruzagiak, bere estatusarekiko mehatxua zela jakin zuenean bertan behera utzi zuen plataformaren sustapena eta azkenean, GPC kontroletik kanpo gelditu zen eta Openpolitics.ca bilakatu zuten. Azkenik, herritarren eta talde politikoen artean erabilera sustatzeko zerbitzua bilakatu zen.

2006an [5]Kanadako Alderdi liberalak, lidergo lasterketarekin batera politikak berritzeko ahalegin sakonak egin zituen. Lasterketa horretan, Carolyn Bennett, Stéphane Dion eta Michael Ignatieff-ek batez ere ahaleginak egin zituzten alderdiak bideratutako politikaka errazteko, baina alderdian ez zeuden denak ados ekimen horiekin eta politikak berritzeko ahaleginak ez ziren asko sakondu.

Iturburu irekiko gobernatzarekin lotutako proiektu ugaria daude, metagobernu[6] proeiktuen kolaborazio edo aterkipean. Metagobernuak "lankidentza goberanatza"[7] terminoa erabiltzen du eta gehienak kode irekiko gobernantza plataformak eraiki eta sustatzen ari dira.

Aktivdemokrati Zuzeneko alderdi demokratikoa da, Suediako parlamenturako hautagaia. Democracylab.org [8]Seattle Washington irabazi-asmoriak gabeko erakundea da, Oregon 150 proeiktuarekin bat egiten duena. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek, internet bidez jendeak zein politika posizio defendatzen dituen jakinarazteko eta zein pentsamendu edo bide baliatu daitekeen alderdia jakiteko balio dute plataforma hauek. Votolora tokiko, nazioko eta mundu mailako erabakiak adostasunez hartzeko software bat da. The White House 2[9] Kode irekiko proiektu bat zen, non AEBko agenda hornitzea zen helburu nagusia, nola funtzionatuko zen Etxe zuriak interneten milaka peronas demokratikoki zuzentzen bazen. Wikicrazy-k Mediawiki-n oinarritutako plataforma bat garatu zuen politika irekiko irizpideetan oinarrituta, ahalegin horiek gobernu ekimenen antzeko helburuak dituzte.

Future Melburne wikin oinarritutako lankidetza ingurunea da, Melburneko 10 urtetako plana garatzeko. Jendaurreko kontsulten aldietan, herritarrei aukera eman zitzaien plana editatzeko udaleko langileen eta zinegotzieen eskubide berdinekin.

2015eko urtarrilaren 14an Linux.conf.au webgunean, Audrey Lobo-Pulo australiarrak Gobernuaren politikak iturburu irekiko ereduak erabiliz, gobernuko politiken inguruko ezagutzak, datuak eta analisiak denentzat eskuragarri izateko ahalegin dinamigoak egin zituen. Audrey-k jakinarazi zuen bere lanaren motibazioa ziurgabetasun pertsonala zela 2014ko Australiako Gobernu Federalaren aurrekontuarekin kaleratutako politikak prestatzeko eredu, estimazio, zehaztasunari buruz eta zein neurritan ebaluatzen den honen eragina onartu ondoren. 2015eko irailaren 10ean kaleratu zen "Kode irekiko ereduak erabiliz gobernuaren politikak ebaluatzen" liburua[10].

Printzipioen aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Praktikan, hainbat aplikazio eta plataforma eboluzionatu dituzte eta erakunde demokratikoak sustatzen dituzte ere.

  • Gobernu irekiko mekanismoak, besteak beste, jendearen partaidetzarako eta konpromisorako mekanismoak dira, hala nola IdeaScale, Google Moderator, Semantic MediaWiki eta GitHub. Mekanismo horiek ondo garatuta daude gizarte zibilak eta herritarrek zuzeneko partaidetza duten herrialdeetan, adibidez Opengovpioneers[11] Erresuma Batuan[12].
  • Politika irekiko foroetan gai politikoak eta argudioak eztabaidatu daitezke, alderdi politikoen barruan. Hiru forma desberdin hartuta egin daiteke:
    • Alderdi politiko plataformen garapena, ideiak ia edonori eskatzen zaizkio eta modu argian eztabaidatzen dira baina ideiak garatzeko baliabideen sailkapena eta dedikazioa alderdikideei gordetzen zaie. Sustapen honen adibide da Kanadan izan duen bilakaera, non alderdiko pentsamendu-taldea edo herritarren defentsarako talde plataformen garapena, Dominion Institute.
    • Kazetaritza partehartzaileko foroek arau zorrotzagoak betetzen dituzte blogetan, normalean botere harreman berdinak bermatzeko, tokiko jurisdikzio bateratua, kalumniak eta adierazpen askatasuneko legeak orekatzeko diseinatuta dago (legeak jarraitzea zorrozki politika irekiaren idealaren zati bat da).
    • Alderdi mekanismo irekiak, alderdi politiko formalak gobernatzeko eta jarduteko, historikoki alderdi horiek bereganatu dituzten ohiko barneko politika eta interes taldeak kontuan hartu gabe; esperimentu hauek mugatuak izan dira eta normalean erreferendum itxura hartzen dute. Horren adibide bat Italiako Bost Izarren Mugimendua da.
  • Kaliforniako Batzarrean, Crowdsourced legeria[13] 'wiki fakturak' webgunearen bidez hasi zen, 2015eko otsailean aurkezteko epearekin.
  • Aldi berean kazetaritza estaldura, plataforma politikoen garapena, gardentasun politikoa, aholkularitza estrategikoa eta alderdi bereko gobernuari kritika ematen saiatzen diren mekanismo hibridoz osatua dago. Dkosopedia da horren adibiderik ezagunena.

Eredu batzuk wiki arruntak baino sofistikatuagoak dira, etiketa semantikoak, kontrol mailak edo puntuazioak sartzen dituzte gatazkak bitartekaritzarako. Hala ere, horrek beti du arrisku bat moderatazaileek aldaketak edozein momentutan egin ditzakeelako eta arriskua sortarazten du entitate demokratikoaren barruan- paraleloki jabeek edo argitaletxeek agindu-pertsonen bandalismo ofizialaren arriskua daukate ("sysop bandalismoa" edo "zentsura administratiboa" deiturikoa).

Politika komun eta aldi berekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi horien defendatzaile, softwarearen kodearen analogia, "kodebase zentrala" dela aipatu behar da "erregistro publiko batean mantendu eta infinituraino erreproduzitzen diren politika multzo moduko bar da". Politika-oinarri honen banaketak (aldian-aldian edo dinamikoki) kaleratzen dira plataforma desberdinetan erabiltzeko, "adabakiak" aplika ditzakete beren erabilera pertsonalizatzeko. Herritarrak ere gai dira politika-oinarri zentralera harpidetza izateko eta "sardexka" egiteko edo beste norbaiten politika-oinarriak hartzeko. Izan ere, gobernua komunitate bateko kideen arteko lankidetza eta autozuzenketatik sortzen da. Politikak hainbat tokitan praktikan jartzen diren heinean, arazoak identifikatu eta konpontzen dira, eta, hala badagokio, muinera helarazten dira.

Helburu horiek, adibidez, askotan aipatu ziren Kanadako Alderdi Berdea plataforma politiko irekien garapenean egindako esperimentuetan. Aipatu beharra dago, mundu osoko alderdi berdeen entitate nazionalen artean, politika probintzialetan eta udalen baliokideen artean koordinatzeko gaitasuna daukatela. Kanadan egoera onean zegoen politika biltegi zentrala mantentzeko, beste erakunde hauetatik bereizita egon arren.

Ezberdintasunak hasierako ekimenekin alderatuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturburu irekiko gobernantza aurreko gobernu irekiko ekimenetatik ezberdintzen da gehienbat lankidetza prozesuei garrantzi handiagoa ematen diolako. Gobernuaren informazioaren argazkiak argitaratzea besterik ez da nahikoa irekia izan dadin.

— Digital Government: Building a 21st Century Platform to Better Serve the American People.

Politika irekiak teoria ezberdin bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika irekiaren teoriak, iturburu irekiko gobernuaren aplikazio estua behar dute, software librea eta eduki irekiko mugimenduen alderdiak sustatutako planak konbinatzen ditu, irekiagoak, antagonikoagoak eta aldarrikatutakoak gaiak zehazteko diren erabakiak hartzeko metodoak sustatuz. Interes publikoa politika publikoen arazoei dagokienez, arreta berezia eskaini behar zaie, adibidez, ekitate desberdintasunei, muga geografikoei, difamazioari eta askatasunezko adierazpen politikoei. Erabaki hauek pertsonen erantzukizunean eta lege jurisdizkio bateko erakundeei eradindako aldaketei aurre egiteko balio dute.

Benetako entitateek hartutako posizioak biltzean askoz ere arreta handiagoa eman edo irtenbide teoriko onenak garatzea baino. Adibide bat, DiscourseDB[14], posizio jakin baten aldeko eta aurkako artikuluak zerrendatzen ditu, beren argudioak edo frogak inolaz ere antolatu gabe.

Batzuek iturburu irekiko politikaren adibide gisa interpretatzen duten arren, politika irekia ez da goitik beherako teoria bat, hiritarren kazetaritzatik, demokrazia parte-hartzailetik eta nahitaezko demokraziatik abiatuta, demokrazia elektronikoak eta netroots esperimentuak emandako praktika onen multzoa baizik. Gaia oinarritutako argudioen esparruan, 80ko hamarkadatik gaur arte erabilera akademikoan eta militarrean garatzen joan ziren. Haren aldaera batzuek metodo zientifikoaren eta merkatu metodoen teorian oinarritzen dira, hala nola merkatuaren iragarpen eta demokrazia aurreratzailean.

Haren defendatzaileek legezko lobbying eta aldarrikapena egiten dute sarritan legeak zuzenean aldatzeko teknologiaren aplikazio zabalagoan, adibidez, Kanadan kalumnia politikoen aurkako kasua. Kalumniaren aurkako hotzeriaren aurka borrokatzea eta pribatutasunari eta giza eskubideei buruzko legeak argitzea eskatzea, batez ere herritarren kazetaritzarekin lotura dutenak. Tresnetara gutxiago bideratuta daude mediawiki eta tikiwiki plataforma semantikoak orokorrean beste guztien gainetik hobesten direla dirudien arren.

Euskadi: Politika irekiko gobernantzarako plataformak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honarte ikusi dugun moduan, Kode irekiko gobernatza mugimendu edo ekimen mundial bat moduan har daiteke. Hori dela eta, Euskadin ere hainbat ekintza eta plataforma sortzeko prozesuak ere badaude, honen adibide da TinyMCE[15] editorea.[16] HTML sortzeko kode irekiko editore grafikoa da, Javascript-en oinarrituta. Ekimen hau, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailak sortu, bultzatu eta finantzatu du.

Sail honen barruan beste hainbat plataforma daude, non informatika eta telekomunikazioen arloan bilatzaile bat dago kode irekiko aplikazioak sailkatzen dituena.[17]

Beste alde, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiak, probintziako udalei zuzendutako tresna bat jarri dute martxan, arlo honetan duten egoera ezagutu eta hobetzeko bideari zuzendua dagoena.[18] [19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Pendar. «home» Open Source Governance Noiz kontsultatua: 2021-03-17.
  2. (Ingelesez) Rushkoff, Douglas. (2003). Open Source Democracy: How Online Communication is Changing Offline Politics. Demos ISBN 978-1-84180-113-1. Noiz kontsultatua: 2021-03-02.
  3. (Ingelesez) «Open-source project on IH?» Indie Hackers Noiz kontsultatua: 2021-03-16.
  4. (Ingelesez) Green Party of Canada. 2021-03-14 Noiz kontsultatua: 2021-03-17.
  5. (Ingelesez) «Liberal Party of Canada» liberal.ca Noiz kontsultatua: 2021-03-02.
  6. «Active projects - Metagovernment - Government of, by, and for all the people» web.archive.org 2017-05-27 Noiz kontsultatua: 2021-03-02.
  7. «Collaborative governance - Metagovernment - Government of, by, and for all the people» web.archive.org 2017-08-03 Noiz kontsultatua: 2021-03-17.
  8. (Ingelesez) «DemocracyLab» www.democracylab.org Noiz kontsultatua: 2021-03-17.
  9. (Ingelesez) «Office of E-Government & Information Technology» The White House Noiz kontsultatua: 2021-03-17.
  10. Lobo-Pulo, Audrey. (2015 iraila). Evaluating Government Policies using Open Source Models. .
  11. «Open Government Partnership Scottish Action Plan - gov.scot» www.gov.scot Noiz kontsultatua: 2021-03-02.
  12. (Ingelesez) Foss, Nicolai J.; Michailova, Snejina. (2009-01-08). Knowledge Governance: Processes and Perspectives. OUP Oxford ISBN 978-0-19-155306-6. Noiz kontsultatua: 2021-03-02.
  13. (Ingelesez) Gatto Promotes “Wiki Bill” Project - Crescenta Valley Weekly. Noiz kontsultatua: 2021-03-02.
  14. «Discourse DB» www.discoursedb.org Noiz kontsultatua: 2021-03-03.
  15. r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2011-06-15). «TinyMCE editorearen eskuliburua» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-16.
  16. (Ingelesez) «The Most Advanced WYSIWYG HTML Editor | Trusted Rich Text Editor» TinyMCE Noiz kontsultatua: 2021-03-16.
  17. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01epd013e1d30d73a1582923c1c328cea307cf87. «Tekgunea - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-16.
  18. «Aldundiak gonbita luzatu die udalei, Gobernu Irekiko politiketan sakontzeko» ORAIN Gipuzkoa Noiz kontsultatua: 2021-03-16.
  19. «Bilbao.eus, Udal sailak, Kultura eta Gobernantza, ARDUINO PLATAFORMAN OINARRITUTAKO PROGRAMAZIOKO SARRERA IKASTARORAKO MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK» www.bilbao.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-16.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]