Konstantinos Mitsotakis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Konstantinos Mitsotakis
Constantine Mitsotakis by David Shankbone.jpg
Greziako Kanpo Harremanetarako ministroa

1992ko apirilak 14 - 1992ko abuztuak 7
Antonis Samaras - Michalis Papakonstantinou
Greziako lehen ministro

1990eko apirilak 11 - 1993ko urriak 13
Xenophon Zolotas - Andreas Papandreu
Leader of the Opposition

1984ko irailak 1 - 1989ko urriak 12
Evangelos Averoff - Andreas Papandreu
Greziako Kanpo Harremanetarako ministroa

1980ko maiatzak 10 - 1981eko urriak 21
Georgios Rallis - Ioannis Charalambopoulos
Minister of Coordination of Greece

1978ko maiatzak 10 - 1980ko maiatzak 10
Panayiótis Papaligoúras - Q12878375
Minister of the National Economy of Greece

1978ko maiatzak 10 - 1980ko maiatzak 10
Georgios Rallis
Heleniar Parlamentuko kidea

1977 - 2004
Barrutia: Chania, Thessaloniki A, Athens B
Minister of Coordination of Greece

1965eko irailak 17 - 1966ko abenduak 22
Dimitrios Papaspyrou - Ioannis Paraskevopoulos
Minister of Coordination of Greece

1965eko uztailak 16 - 1965eko abuztuak 20
Georgios Mavros - Dimitrios Papaspyrou
Finance minister of Greece

1964ko otsailak 19 - 1965eko uztailak 15 - Q15629904
Finance minister of Greece

1963ko azaroak 8 - 1963ko abenduak 31
Q20289223
deputy Finance Minister

1951ko otsailak 1 - 1951ko urriak 27
Q16332917 - Q17279637
Heleniar Parlamentuko kidea

1946 - 1967
Barrutia: Chania
Bizitza
Jaiotza Chania1918ko urriaren 18a
Herrialdea  Grezia
Talde etnikoa greziarra
Lehen hizkuntza greziera
Heriotza Atenas2017ko maiatzaren 29a (98 urte)
Familia
Aita Kyriakos Κ. Mitsotakis
Ezkontidea(k) Marika Mitsotakis  (1953 -  2012ko maiatzak 6)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa National and Kapodistrian University of Athens gradu : jurisprudentzia, politika zientzia, Q12882237
Hizkuntzak greziera modernoa
greziera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Centre Union
New Democracy
Liberal Party
National Liberals Party
Party of New Liberals
IMDb nm1269508

Konstantinos Mitsotakis (La Canea, Kreta, 1918ko urriaren 18 - Atenas, 2017ko maiatzaren 29a) greziar politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1990 eta 1993 urteen artean.

Legelari- eta politikari-familia batean hazitakoa izan zen. Zuzenbideko, Politika Zientzietako eta Ekonomiako ikasketak egin zituen Atenasko Unibertsitatean. Bigarren Mundu Gerran, Kreta alemanen mendean zegoela, greziar erresistentziaren indarrak batzen lagundu zuen. 1946an, diputatu hautatu zuten; 1951n, Ekonomiako ministrorde; eta geroago, Sofoklis Venizelos-en gobernuan, Garraio eta Herri Lanetako ministro. 1958an, Alderdi Liberalak hauteskundeetan izan zuen porrotaren ondorioz, Mitsotakis hautatu zuten alderdiko buru, Sofoklis Venizelosen ordez. Garai hartan, Alderdi Liberalaren gainbeherak eraginda, beste alderdi bat sortu zen, Center Union (Zentro Batasuna), Georgios Papandreu, Konstantinos Mitsotakis eta Alexandros Baltasisen gidaritzapean. 1964ko hauteskundeetan, Zentro Batasuna izan zen garaile, eta Mitsotakis Finantzetako ministro izendatu zuten. Hala ere, Mitsotakisek Giorgios Papandreuren eskuineko esku izateari utzi zion, honen seme Andreas, Estatu Batuetan 21 urtez egon ondoren, Greziara itzuli zenean. 1965ean, Mitsotakisek Zentro Batasuna utzi zuen Parlamentuko kide batzuekin batera. Gertaera horrek kolokan jarri zuen Greziako politika, eta egonkortasun-falta horrek koronelen diktadura militarra ekarri zuen gero.

Koronelen kolpearen ondoren, Mitsotakis Turkiara joan zen ihes, eta Europara gero. Militarrek haren familia hartu zuten itzultzera behartzeko, baina hura Parisen geratu zen, sei urtez. 1973an itzuli zen, Gerra Legea kendu orduko; erregimen militarra erori baino pixka bat lehenago, kartzelan sartu zuten, zortzi hilabetez. 1977an, legebiltzarkide hautatu zuten, eta Alderdi Liberal Berria (New Liberal) sortu zuen. Urtebete geroago, Konstantinos Karamanlisen Demokrazia Berriarekin bat egin zuen. Rallis-en gobernuan Kanpo Arazoetako ministro izan zen. 1984an, Demokrazia Berriaren (New Democracy) presidentetza eskuratu zuen, Greziako Alderdi Kontserbadore nagusi bihurtuta. 1985eko hauteskundeetan gutxigatik ez zuen gehiengoa lortu, eta koalizioko gobernua eratu zen, kontserbadoreen eta komunisten artekoa. 1990ean, gehiengo absolutua lortu zuen Eraberritze Demokratikoko alderdiaren laguntzaz, baina 1993an galdu zuen, Alderdi Sozialistaren mesedetan.

2004an, Mitsotakisek Parlamentutik erretiratzeko nahia adierazi zuen, lehen aldiz hautatu zutenetik 56 igaro ondoren. Haren seme Kyriakos Mitsotakis Parlamentuko kide da, eta baita haren alaba Dora Bakoyannis ere, biak ere New Democracy alderditik.

Mitsotakis, politikatik kanpo, antigoaleko objektuen bilduma egitearen zale amorratua zen. Objektu horien bilduma ederra Greziako gobernuari eman zion dohaintzan. 2007ko urtarrilean, Mitsotakisek by-pass bikoitza ezartzeko ebakuntza izan zuen Atenasko Onassio ospitalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]