Jean Jacques Régis de Cambacérès

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean Jacques Régis de Cambacérès
Maurin - Cambaceres.png
Member of the Council of Five Hundred Itzuli


Frantziako parea


Senatu kontserbadoreko kidea


Master of the Grand Orient de France Itzuli

Bizitza
Jaiotza Montpellier1753ko urriaren  18a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1824ko martxoaren  8a (70 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak legelaria eta politikaria
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Kidetza Bostehunen Kontseilua
Frantses Akademia
Sig Canmbaceres.JPG

Jean Jacques Régis de Cambacérès, Parmako 1. dukea (Montpellier, Frantzia, 1753ko urriaren 18a - Paris, Frantzia, 1824ko martxoaren 8a) frantses legegizona eta politikaria izan zen. Parmako dukea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1792. urteko Konbentzioan diputatu aukeratu zuten, eta Luis XVI.aren hiltzearen aldeko botoa eman zuen. 1793. urtean girondarren aurkako jazarpenaren alde azaldu zen. Urte hartan bertan Kode Zibil berria prestatu zuen, baina Konbentzioak ez zion onartu. 1799an Justizia ministro izendatu zuten, eta Kontsulen garaian Napoleon Bonaparteren mendeko bigarren kontsula izan zen (1799-1804). Kode Zibil berria idatzi zuen beste zenbait lagunekin, eta Inperioko kantziler nagusi eta Parmako duke egin zuten. 1814. urtean Borboikoekin bat egin zuen, baina 1815etik 1818ra bitartean ez zuen eskubide politikorik izan, erregearen hiltzailetzat hartu zutelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Jacques Régis de Cambacérès Aldatu lotura Wikidatan