Emmanuel-Joseph Sieyès
Emmanuel-Joseph Sieyès (Fréjus, Var, 1748ko maiatzaren 3a - Paris, 1836ko ekainaren 20) elizgizon, politikari eta saiakeragile frantziarra izan zen.
Iraultzaile garrantzitsua izan arren ez zuen ideologia zehatzik eduki. Horri esker Iraultza prozesu osoan bizirik mantendu zen eta gobernu guztietan parte hartu zuen. Apaiza zen eta Iraultzaren hasieran “Zer da hirugarren estatua?” idazkia argitaratu zuen. Geroago Giza Eskubideen Aldarrikapena idazten lagundu zuen eta, lehen esan den moduan, gobernu guztietan hartu zuen parte. Napoleoni politikan sartzen lagundu zion eta kontsulatuan hartu zuen parte. VIII. urteko konstituzioa idatzi zuen, baina Napoleonek hainbat gauza aldatu zituen eta dimititu egin zuen. Hortik aurrera politikan marjinatua izan zen. Berresarkuntzarekin Frantziatik erbesteratua izan zen, baina 1830eko Iraultzaren ondoren itzuli zen. Sei urte geroago arrazoi naturalengatik hil zen.
Zer da hirugarren estatua?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behean, apaiz honen ideologia[1] argi ageri da:
« | Idatzi honetako plana oso erraza da; hiru galdera egingo ditugu: 1. Zer da hirugarren estatua? Dena. 2. Zer izan da orain arte? Ezer ez. 3. Zer eskatzen du? Zebait izatera iristea.
Nor ausartuko litzateke esaten hirugarren estatuak ez duela nazio oso bat osatzeko behar den guztia? Pribilegiodun ordena desagerraraziko balitz, nazioak ez luke txarrera egingo, hobera baizik. Eta zer da hirugarren estatua? Dena, baina oztopatuta eta zapalduta. Eta zer litzateke pribilegiodun ordenarik gabe? Dena, baina askea eta gorantz doana. (...) Zer da nazio bat? Lege komun baten mendeko eta legislatura berak ordezkatutako pertsonen multzoa. Ez al da begibistakoa nobleziak gainerako harritarrek ez dituzten pribilegioak, dispentsak eta eskubide bereziak dituztela? Horregatik lege komunetik kanpo daude eta beren eskubide zibilek aparteko herri bihurtzen ditu nobleak nazio handiaren barruan (...). Beren ordezkariak dituzte, eta haien ardura ez da herriak defendatzea, inondik inora. Nobleen diputatuen gorputza aparte biltzen da. Baina hiritar soilen diputatuekin batera bilduko balira ere, kontuan hartu behar da ordezkaritza desberdina dutela oinarrian, eta bereizia. Nazioarekin zerikusirik ez du printzipioz, bere zeregina ez baitator herritik, eta gainera, ez dute helburu interes orokorra defendatzea, interes partikularra baizik. Hirugarren estatuak nazioarena den guztia hartzen du bere baitan, eta hirugarren estatua ez den guztia ezin da nazioareen ordezkaritzat hartu. Ze da hirugarren estatua? Dena. |
» |
Emmanuel-Joseph Sieyès, Zer da hirugarren estatua?, 1789 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sieyèsen pentsaera bere testuinguru historikoan ulertzeko ik. Azurmendi, Joxe (2014): Historia, arraza, nazioa, Donostia, Elkar. 543-54. or. ISBN 978-84-9027-297-8
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emmanuel-Joseph Sieyès |